

Athletic Clubek eta Santa Teresak elkarren aurka jokatuko dute berriz ere, Extremadurako taldea igo eta gero, 2017-18 denboralditik ez bezala. Badajozeko taldeak badaki zer den Primera Iberdrola txapelketan parte hartzea, eta bi fitxaketa egin berri ditu neguko merkatuan: Kenny Thompson eta Alba Mellado dira. Horrela, Badajozeko taldeak mailari eustea du helburu, Juan Carlos Antunezen eskutik. Santa Teresa jaitsiera postuetan dago (hamaseigarren postuan, bi partida gutxiagorekin) 10 punturekin, lehoiak baino lau puntu gutxiagorekin.
Athleticek Santo Teresaren aurkako partida guztiak irabazi ditu, bai etxean eta baita Vivero Zaharrean ere. Etxetik kanpoko azken partida 2017-18 denboraldiari dagokio eta zurigorriek 1-2 irabazi zuten Nekaneren bi golei esker.
Oguiza deialdian eta Nekane berreskuratua
Erizaindegian Ane Azkonak, bere errekuperazioaren azken txanpan, Erika Vazquezek (abenduan Huelvako partidan lesionatu zen) eta Jone Ibañezek (asteazkenean orkatila bihurritu zuen) jarraitzen dute. Horrela, 19 jokalarik osatzen dute zerrenda, Irene Oguizaren albistearekin; izan ere, lehen aldiz deitu dute lehen taldearekin, duela urtebete debuta egin ostean. Nekane zerrendara itzuli da, giharretako mina gainditu ostean.
- Deialdia: Andere Leguina, Andrea de la Nava, Andrea Sierra, Ainhoa Moraza, Garazi Murua, Naroa Uriarte, Oihane Valdezate, Nekane Diez, Maria Diaz, Yulema Corres, Marta Unzue, Oihane Hernandez, Eunate Arraiza, Sophie Istillart, Lucia Garcia, Marta Perea, Vanesa Gimbert, Leyre Monente eta Irene Oguiza (25).


Emakumezkoen Athleticen kontu berria Twitterren
Emakumezkoena
Neskek gune propioa dute gaurtik aurrera Instagrameko bere kontuarekin bat egiten duen sare sozialean, emakumezkoen atalaren gaurkotasun guztia zehatz-mehatz eskainiko duena


Landutako garaipena Vallecasen
Emakumezkoena
Talde osoaren jarrerak eta intentsitateak, eta Lucia Garciaren hiru golek garaipena eman diote Athletici Vallecasen (2-3)


ZUZENEAN: Rayo Vallecano – Athletic Club (21. J Primera Iberdrola)
Emakumezkoena
Jarraitu Primera Iberdrolako (21. jardunaldia) partidako zuzeneko kontaketa (audioa) 13:00etatik aurrera


“Inoiz ez dugu amore emango”
Emakumezkoena
Iraia Iturregik 19 jokalari deitu ditu bihar Rayo Vallecanoren aurka jokatzeko, “une zailetan bere aurpegi onena ematen duen taldea”


Zuzenean: Iraia Iturregiren prentsaurrekoa
Emakumezkoena
Streaming bidez jarraitu entrenatzaileak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, Rayo Vallecano – Athletic partidaren atarikoan.


Rayo harrapatzea, igandeko helburua
Emakumezkoena
Zuri-gorriek Rayo Vallecano izango dute aurkari igande honetan, 13:00etatik aurrera, jaitsiera postuetatik aldentzeko


Emakumezkoen taldearen plangintza martxoaren 7ra arte
Emakumezkoena
Primera Iberdrolaren erritmoa 21. jardunaldiarekin eta lehoiek igandean Vallecasen Rayoren aurka jokatuko duten partidarekin itzuliko da


Porrot gogorra luzapenean Betisen aurka
Emakumezkoena
92. minutuan Bea Parrak sartutako golari esker, lehoiek Felipe del Valle futbol zelaian ezin izan dute punturik lortu


Real Betis, aurkari zuzena zelai ezezagunean
Emakumezkoena
Gure neskek Felipe del Vallen jokatuko dute gaur arratsaldean (17: 00etan), inoiz jokatu ez duten belar naturaleko zelaian


Iturregi: “Aurrerapauso bat eman behar dugu”
Emakumezkoena
Ane Azkona Real Betisen aurkako partidarako 18 jokalariren zerrendan sartu da, Athleticeko entrenatzailearen arabera, “Denboraldiko partidarik garrantzitsuenetako bat”