

Athleticek CD Alcoyanoren aurka jokatuko du 2020-21 Kopako final-zortzirenetan. Kanporaketa, partida bakarrera, datorren astean jokatuko da, urtarrilaren 28an (21:00etan), Alacanteko taldearen zelaian, 2. B mailako taldea delako.
Alcoyko taldea Kopako lehiaketaren edizio honetako errebelazio handienetako bat izan da, Lehen Mailako bi talde kanporatu baititu: Huesca (2-1) lehen kanporaketan, eta, batez ere, Real Madril (2-1), iragan asteazkenean El Collaon jokatutako 1/16ko partidaren luzapenean. Lehen kanporaketan Laredo gainditu zuen (4-1). Vicente Parras buru duen taldea laugarren sailkatua da Bigarren B Mailako hirugarren multzoko B azpitaldean, lau garaipen, lau berdinketa eta bi porrotekin.
Marcelino Garcia Toralek Kopako final-zortzirenetan Athleticek izango duen aurkariari buruz hitz egin du: “Alcoyanok Lehen Mailako bi talde kanporatu ditu dagoeneko, Huesca eta Real Madril. Aurkaria ahalik eta gehien errespetatu behar da, eta badakigu kanporaketa zaila izango dela”.
Hauek izan dira zozketako zortzi kanporaketak:
- CD Alcoyano – Athletic Club
- CDA Navalcarnero – Granada CF
- Girona CF – Villarreal CF
- Rayo Vallecano- FC Barcelona
- UD Almería- CA Osasuna
- Real Valladolid – Levante UD
- Sevilla FC -Valencia CF
- Real Betis-Real Sociedad



“Egin ditugun gauza onekin geratu behar gara”
Lehen taldea
Marcelino Garcia Toral, gaurkoan hiru puntuak lortu ez arren, baikor da lehoiek datorren larunbatean Bartzelonaren aurka jokatuko duten Kopako finalerako


Golik gabeko berdinketa Deportivo Alavesen aurka
Lehen taldea
Pachecok, hiru geldiketa oni esker, Athletic geldiarazi du San Mamesen


Hamaikakoa: Athletic Club – Deportivo Alaves
Lehen taldea
Kontsulta itzazu San Mamesen 16:15etik aurrera jokatuko den LaLiga Santanderreko partidaren hasierako hamaikakoak


Athletic Club-Deportivo Alaves partidaren buletina deskargatu
Lehen taldea
Gozatu San Mameseko partidetarako dugun buletin digital berriaz, partidaren aurreko eduki guztiekin


Marcelino: “Kolpe bat jasotzen duzunean, altxatu eta ikasi egiten duzu”
Lehen taldea
Entrenatzaile zuri-gorria “pozik” agertu da taldearen erreakzioarekin, “lehiakorrak egiten gaituzten zenbait alde” berreskuratu ostean


Yeray Alvarezen eta Yuri Berchicheren mediku txostenak
Lehen taldea
Bi jokalariak deialditik kanpo geratu dira dituzten lesioengatik


Deialdia: Athletic Club-Deportivo Alaves (30. J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 21 jokalari deitu ditu bihar Alavesen aurka San Mamesen jokatuko den LaLigako partidarako


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zurigorriak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, biharko Athletic Club – Deportivo Alaves neurketaren aurretik


%30eko deskontuak New Balance produktuetan
Lehen taldea
Athletic Clubeko dendek 2020-21 denboraldiko entrenamendu bilduma ofizialeko produktuen prezioa jaitsiko dute gaurtik aurrera


Yeray Alvarezen, Yuri Berchicheren eta Peru Nolaskoainen mediku txostena
Lehen taldea
Lehenengo biek giharretako arazoak dituzte eta Peru Nolakoain kirofanotik pasako da