undefined

Kopako zozketarako aurkari posibleak

Kopako zozketarako aurkari posibleak

Athletic Clubek gaur eguerdian (13:00etan, @rfef) ezagutuko du Kopako final-zortzirenetarako sailkatutako 15 taldeen arteko aurkaria

Gaur 13:00etan hasiko da, Las Rozas Futbol Hiriko Espainiako Futbol Federazioaren egoitzan, 2020-21 Errege Kopako hurrengo kanporaketarako (final-zortzirenak) zozketa egingo duen ekitaldia.
Kanporaketa honetan, partida bakarrera izango dena, Athletic Clubek, atzo final-zortzirenetarako txartela lortu zuena UD Ibiza mendean hartuta, 15 talde hauetako baten aurka jokatu ahal izango du:

Lehen maila (10)
FC Barcelona
Real Betis
Granada CF
Levante UD
CA Osasuna
Sevilla CF
Real Sociedad
Valencia CF
Real Valladolid
Villarreal CF

Bigarren maila (3)
UD Almería
Girona
Rayo Vallecano

Bigarren B maila (2)
CD Alcoyano
Navalcarnero CF

16 taldeak hiru bonbotan banatuko dira, futen  kategoriaren arabera. Hasteko, ahal den neurrian, beheragoko mailako klubak -Bigarren B Mailakoak- eta Lehen Mailakoak parekatuko dira, eta horrela hurrenez hurren, zortzi norgehiagokak amaitu arte. Azkenean, talde bakar bati atxikita geratzen badira, elkarren artean jokatuko dute. Hau da, Lehen Mailako taldeen arteko hiru gurutzaketa baino ez dira egongo, eta 2. B mailako taldeek Lehen Mailako talde baten aurka jokatuko dute euren zelaian..

Final-zortzirenetako kanporaketa honetako partidak datorren astean izango dira, hilaren 26an (asteartea), 27an (asteazkena) eta urtarrilaren 28an (osteguna).