

Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) asteazken honetan jakinarazi dio Athletici Lehiaketa Epaileak Real Betisen eta Athletic Cluben arteko Primera Iberdrolako 18. jardunaldiko partida atzeratzeko erabakia.
Atzo osasun agintariei COVID-19 kasu positibo baten berri eman eta 10 jokalari kontaktu estuan zeudela jakinarazi ostean, Lehiaketa Epaileak ostegun honetako 17. jardunaldiko partida atzeratzea erabaki zuen, FC Bartzelonaren aurka Lezaman jokatu behar zuten norgehiagoka, hain zuzen ere.
Taldearen erdia etxean isolatuta dago, sintomarik gabe, baina klubeko mediku-zerbitzuekin etengabe harremanetan, eta gutxienez otsailaren 3ra arte egon beharko du prebentzio-egoera horretan. Hori dela eta, epaileak, “zuhurtziaz eta futbolarien osasuna zaintze aldera”, igandean Sevillan jokatuko den norgehiagoka atzeratzea erabaki du gaur. Espainiako Futbol Federazioak eta inplikatutako Klubek beste data bat bilatzen saiatuko dira, ahalik eta gertuen, partida ospatu ahal izateko baldintzak betetzen direnean.


Zuzenean: Iraia Iturregiren prentsaurrekoa
Emakumezkoena
Sigue vía streaming la comparecencia de la técnico zurigorri desde la sala de prensa de Lezama, previa al Real Betis – Athletic


Jokalarien egoera fisikoa
Emakumezkoena
Andrea Sierrak eta Andrea de la Navak lesioak gainditu dituzte; Erika Vazquezek, berriz, belauneko lesioa berregokitzen jarraitzen du


Ane Azkonak senda-agiria jaso du
Emakumezkoena
Aurrelari zuri-gorria, ekainean belaunean larri lesionatua, dagoeneko prest dago lehiaketarako


Real Betis-Athletic Club, larunbatean 17:00etan
Emakumezkoena
Emakumezkoen lehen taldeak larunbat honetan jokatuko du Primera Iberdrolan atzeratuta zuen Betisen aurkako partida


Emakumezkoen taldearen lan plangintza otsailaren 28ra arte
Emakumezkoena
Lehoiek larunbatean (17:00etan) berreskuratuko dute, urtarrilean Betisen aurka Sevillan jokatu behar zuten partida


Andrea De la Navaren mediku txostena
Emakumezkoena
Atezain zuri-gorria gelditu egin beharko da egun batzuetan, atzoko entrenamenduan belaunean izandako bihurritu arinaren ondorioz


Emakuzmekoaren taldearen plangintza otsailaren 21ra arte
Emakumezkoena
Emakuzmekoen lehen taldeak aste berri bat hasi du lehiaketarik gabe asteburuan Primera Iberdrolan


Indarrak hartzeko etenaldia
Emakumezkoena
Iturregiren lehoiak lehiatu gabe egongo dira bi astez eta Primera Iberdrolaren erritmoa berreskuratuko dute otsaileko azken asteburuan Real Betisen aurka Sevillan


Lucia Garcia, Espainiako selekzioaren deialdian
Emakumezkoena
Aurrelari zuri-gorria otsailaren 15etik 24ra joango da 2022ko Eurokoparako sailkatzeko bi partida jokatzeko


Porrota Matapiñoneran
Emakumezkoena
Lehoiek puntu baliotsua lortu ahal izan dute Madril CFFren aurka jokatutako bigarren zati on baten ostean, baina Lucia Garciaren gol bat ez da markagailura igo nahiz eta legezkoa izan