

Athleticek Alcoyanoren aurka lortutako garaipenaren (1-2) ostean, Marcelino Garcia Toral entrenatzaile zuri-gorriak honela aztertu du Kopako final-laurdenetarako txartela eman dion partida: “Hasiera ona izan genuen, nahiz eta haiek zutoinera jaurtiketa bat egin. Gero partidaren kontrola izan genuen, baina egia da minutu askotan sakontasuna falta izan zitzaigula. Atsedenaldiaren ostean azkar berdindu genuen eta bigarren zatian Alcoyanok ez digu ia arriskurik sortu. Erasoko jokaldiak eta aukerak sortu genituen. Sakontasun handiago horrek, guztion lanarekin batera, eman digu garaipena. Erabateko bigarren zatia egin dugu eta orokorrean nagusi izan gara”.
Marcelinok Muniain, Raul Garcia eta Williams bigarren zatian zelairatu izanak berebiziko garrantzia duela onartu du: “Datuak hor daude eta badakigu hiru jokalari garrantzitsu direla. Distiratsu egoteak taldearen aukerak areagotzen ditu, argi dago; baina Morciren edo Sanceten higadura ere nabarmendu behar da, hasieratik atera ziren eta lan hori egin zuten taldekideek plus hori eman zezaten atsedenaldiaren ostean. Kopa irabazi? Oraingoz pozik nago lortzen ari garenarekin. Bost garaipen jarraian, Real Madrili eta Barçari Superkopa irabaziz, Getaferi sartutako bost golak eta Kopan lortutako bi garaipen hauek. Eta, batez ere, jokalarien eguneroko lanarekin geratzen naiz. Orain, bihar Kopako final-laurdenetako zozketan egoteaz gozatu behar dugu, eta igandean Bartzelonan jokatuko den partidan pentsatzen hasi”.



Hamaikakoak: Athletic Club-Granada CF
Lehen taldea
Kontsulta itzazu San Mamesen 21:00etatik aurrera jokatuko den LaLiga Santanderreko partidaren hasierako hamaikakoak


Lan plangintza martxoaren 14ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 14ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Athletic Club-Granada CF partidaren buletina deskargatu
Lehen taldea
Gozatu San Mamesen jokatzen diren partidetako ohiko buletinaz bertsio digital interaktiboan


Deialdia: Athletic Club-Granada CF (26. J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Granadaren aurka San Mamesen jokatuko den LaLigako partidarako


Marcelino: “Arreta guztia biharko partidan jarri behar dugu”
Lehen taldea
Athleticek Granada hartuko du San Mamesen, “gauzak oso zail jarriko dizkigun aurkaria” entrenatzailearen esanetan


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Jarraitu streaming bidez lehoien entrenatzaileak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, biharko Athletic-Granada partidaren atarian


ZOOM I Bigarren finalean sartu ginen eguna
Lehen taldea
Horrela bizi izan genuen barrutik apirilaren 17ko Kopako final handirako sailkapena, hurrengo hilabetean lehoiek jokatuko duten bigarrena.


Laburpen-bideoa | Levante UD 1-2 Athletic Club (1/2, itzulikoa)
Lehen taldea
Gozatu Ciutat de Valencian jokatutako Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidako irudirik onenetaz


Marcelino: “Ondo neurtu dugu denbora eta ez dugu etsi”
Lehen taldea
Entrenatzaile zuri-gorriak bere taldeak Levanteren hasierako golari erantzuteko eta Kopako finalean sartzeko izan duen gaitasuna azpimarratu du


“Harro egoteko modukoa da lagun talde honekin lehiatzea”
Lehen taldea
Raul Garciak “taldeak egiten duen horretan duen fedea” azpimarratu du Levanteren aurka Kopako finalerdian lortutako garaipenaren ostean