

Bilbao Athleticek Club Portugaleteren aurka jokatuko du bihar, 15:45etik aurrera, Lezaman, Bigarren B Mailako A multzoko II. azpimultzoko hamalaugarren jardunaldiko partidan, eta kumeak hirugarren daude sailkapenean, Amorebietatik lau puntura eta Real Unionetik bi puntura, txapelketako hamabi partida jokatu ondoren.
Joseba Etxeberriaren taldeak ez du porrota ezagutu azken hamar partidetan (urriaren 25etik), baina hiru partida daramatza irabazi gabe, Irungo taldearen, Arenasen eta Real Racingen aurka berdinketak lortuz, azken hau Sardineron lortutakoa luzapenean, Diarraren golarekin, jokalari bat gutxiagorekin ordubete jokatu ostean.
Talde zuri-gorriak bolada ona luzatu eta azken hiru partidetan lortutako puntuak garaipen batekin jarraitu nahi ditu La Floridako joaneko partidan ‘Porturi’ irabazi ostean: emaitza bi-hiru izan zen, Ewan, Artola eta Nico Williamsen golekin. Biharko aurkaria bederatzigarren dago sailkapenean eta lau partida jarraian galdu ditu Real Union, Arenas, Real Racing eta iragan larunbatean Amorebietaren aurka.


Bilbao Athletic-SD Leioa, bertan behera
Lezama
Larunbat honetarako aurreikusitako partida, Bigarren B Mailako 17. jardunaldiari dagokiona, atzeratu egin da kanpoko taldean Covid-19rekin zerikusia duten gorabeherak direla eta


Nico Serrano eta Nico Williams, Espainiako 19 urtez azpiko selekzioarekin
Lezama
Otsailaren 22tik 25era egingo den Marbellako prestaketa stagerako deitu dituzte talde zuri-gorriko jokalariak


Asteburu ezin hobea harrobiarentzat
Lezama
Bilbao Atheticek, Basconiak, Emakumezkoen C taldeak eta Gazte Mailako bi taldeek azken jardunaldiko partidak irabazi zituzten


Bilbao Athletic, geldiezina
Lezama
Lehoikumeak Ibaian gailendu dira Diarra eta Artolaren golei esker, eta hamahiru dira dagoeneko jarraian galdu gabeko partidak


Zuzenean: Deportivo Alaves B-Bilbao Athletic
Lezama
Gozatu gure Youtubeko kanalean Bigarren B Mailako 16. jardunaldiko partidaz


Helburua: bolada onarekin eta lidergoarekin jarraitzea
Lezama
Bilbao Athleticek, sailkapeneko lehen postuan, hirugarren garaipena jarraian lortu nahi du Alaves Bren aurka, eta, horrela, jarraian galdu gabeko hamabi partidako boladari jarraipena eman


Reto Iberdrolako filialen partida atzeratuta
Emakumezkoena
Pampinek zuzentzen duen taldeak eta FC Bartzelona B-k ezin izango dute igandean elkarren aurka jokatu Kataluniako taldean dauden COVID-19 kasu positiboengatik


Markagailua irauli eta zuzenean lidergora
Lezama
Joseba Etxeberriaren lehoikumeak lidertzan jarri dira Urritxen SD Amorebieta mendean hartuta (2-3) eta hamabi partida jarraian galdu gabe daramatzate


Zuzenean: SD Amorebieta-Bilbao Athletic
Lezama
Gozatu gure Youtubeko kanalean Bigarren B Mailako 15. jardunaldiko partidaz


Portugaleteren aurkako garaipena bigarren postuan finkatzeko
Lezama
Nico Williamsen bi golek, lehena penaltiz, lehoikumeak sailkapeneko goialdean sendo mantentzeko balio izan dute