undefined

Real Betis, 20-21 Kopako final-laurdenetako aurkaria

Real Betis, 20-21 Kopako final-laurdenetako aurkaria

Athleticek talde andaluziarraren aurka neurtuko ditu indarrak datorren astean Benito Villamarinen

Athleticek Real Betisen aurka jokatuko du 2020-21 Kopako final-laurdenetako kanporaketa, partida bakarrera, datorren astean, Benito Villamarin zelaian.

Talde andaluziarra final-laurdenetara heldu da lehen kanporaketan UCAM Murtzia (0-2) kanporatu ostean, Multivera (0-2) bigarren kanporaketan, Sporting Gijon final-hamaseirenetan (0-2) eta Reala final-zortzirenetan kanporatuta, partida irauli eta luzapenean 1-3 irabazita. Manuel Pellegrinik zuzentzen duen taldea zortzigarren postuan dago gaur egun Lehen Mailan, 27 punturekin, Athletic baino hiru puntu gehiagorekin.

Hauek izan dira zozketak erabaki dituen lau neurketak:

  • Real Betis – Athletic Club
  • Granada CF – FC Barcelona
  • Levante UD – Villarreal CF
  • UD Almería – Sevilla FC