

Athleticek eta Betisek Kopako final-laurdenetako kanporaketa jokatuko dute datorren astean (osteguna, 21:00etan) Benito Villamarinen. Bi taldeek Kopan elkarren aurka jokatuko duten 21. aldia izango da, non historiarako partida handiak utzi dituzten, horietako bi txapelketako finalean, bata zurigorrien garaipenarekin (3-1) 1930-31 denboraldian eta bestea penaltietan garaipen berdexkarekin, 2na berdindu ondoren (1976-77).
Oraintsuago, 2004-05 denboraldian, Athleticek eta Betisek zalego zuri-gorria oso gogoan duen kanporaketa bat jokatu zuten, Valverderen Athletic final baten atarian utzi baitzuen 21 urte geroago, San Mamesen erabaki zen finalerdi parekatu baten ondoren (0-0 Benito Villamarinen eta 0-0 Katedralean). Penaltiek Betisi eman zioten finalerako txartela.
Bi taldeen arteko azken kanporaketa 2013-14 denboraldikoa da, final-zortzirenetan jokatutakoa. Athleticek lehen partida galdu zuen Benito Villamarinen (1-0), baina kanporaketa irauli zuen San Mamesen Mikel Ricoren bi golei esker (2-0), final-laurdenetarako txartela lortuz.


Lan plangintza martxoaren 14ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 14ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Athletic Club-Granada CF partidaren buletina deskargatu
Lehen taldea
Gozatu San Mamesen jokatzen diren partidetako ohiko buletinaz bertsio digital interaktiboan


Deialdia: Athletic Club-Granada CF (26. J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Granadaren aurka San Mamesen jokatuko den LaLigako partidarako


Marcelino: “Arreta guztia biharko partidan jarri behar dugu”
Lehen taldea
Athleticek Granada hartuko du San Mamesen, “gauzak oso zail jarriko dizkigun aurkaria” entrenatzailearen esanetan


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Jarraitu streaming bidez lehoien entrenatzaileak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, biharko Athletic-Granada partidaren atarian


ZOOM I Bigarren finalean sartu ginen eguna
Lehen taldea
Horrela bizi izan genuen barrutik apirilaren 17ko Kopako final handirako sailkapena, hurrengo hilabetean lehoiek jokatuko duten bigarrena.


Laburpen-bideoa | Levante UD 1-2 Athletic Club (1/2, itzulikoa)
Lehen taldea
Gozatu Ciutat de Valencian jokatutako Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidako irudirik onenetaz


Marcelino: “Ondo neurtu dugu denbora eta ez dugu etsi”
Lehen taldea
Entrenatzaile zuri-gorriak bere taldeak Levanteren hasierako golari erantzuteko eta Kopako finalean sartzeko izan duen gaitasuna azpimarratu du


“Harro egoteko modukoa da lagun talde honekin lehiatzea”
Lehen taldea
Raul Garciak “taldeak egiten duen horretan duen fedea” azpimarratu du Levanteren aurka Kopako finalerdian lortutako garaipenaren ostean


Kopako beste final bat!
Lehen taldea
Marcelinoren lehoiek historia egin dute eta 15 egunetan bi final jokatuko dituzte, Real Sociedad eta Bartzelonaren aurka, luzapenean Levanteri 1-2 irabazi ostean Berenguerren golarekin