undefined

Bidali San Mamesera zure Peñaren pankarta eta bandera

Bidali San Mamesera zure Peñaren pankarta eta bandera

Getaferen aurka, 36 bereizgarri jarri genituen Ekialdeko Harmailan eta Valentziaren aurkako mosaikoa handitu nahi dugu

Athletic Clubetik beste dei bat egiten diegu gure peñakideei euren elkarteak identifikatzen dituzten pankartak eta banderak bidal ditzaten. San Mamesen jarriko dira irudi koloretsuagoa sortzeko eta jarraitzaile leialak harmailetan ordezkatuta sentitzeko. 36 jarri genituen Getaferen aurkako partidan Ekialdeko Harmailan, eta 50 baino gehiago jaso ditugu.

Bultzada bat eman nahi diogu gai honi, eta mosaiko garrantzitsu bat egin haiekin. Zazpi egunetan pankarta eta bandera gehiago sartuko ditugu Valentziaren aurkako partidan, eta zenbakia handitzen joango gara denboraldia amaitu arte. Banaka jakinarazi dizuegun bezala, Bazkideen Arretarako Bulegora bidali behar dira, San Mames estadiora (20. atea), Rafael Moreno Pitxitxi pasealekua, z/g 48013 Bilbo.

Oso hurbil sentitzen zaituztegu egunerokoan. Bidaietan, burbuila sanitarioarekin zerikusia duten gaiengatik, ezin zaituztegu nahi bezala agurtu. Seguru itzuliko direla argazki, autografo eta besarkaden une beroak. Bien bitartean, mesedez, kontuz ibili birusarekin.