undefined

Guggenheim bisitatu lagun batekin

Guggenheim bisitatu lagun batekin

Guggenheim Museoak ‘Bilbao eta pintura’ erakusketara pertsona bat gonbidatzeko aukera eskaintzen die Athleticeko bazkideei

Guggenheim Bilbao Museoa abuztu amaierara arte bisitatu nahi duen Athletic Clubeko bazkide bakoitzak, museoko leihatiletan bere Klubeko txartelarekin egiaztatuz gero (NANarekin batera), beste heldu batekin joan ahal izango du (adingabeak doan sartzen dira), helduen tarifa-sarrera bakarra ordainduta (ezin izango da beste promozio edo baldintza berezietan pilatu).

Guggenheim Museoak ‘Bilbao eta pintura’ erakusketa inauguratu zuen joan den astean, eta Athletic Museoak Jose Arrue artistaren ‘Athletic Cluben taldea’ (1915) obra utzi dio. Abuztuaren 29ra arte egongo da ikusgai erakusketa hori, eta XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran Bilbon lan egin zuten artistek egindako margolanen sorta biltzen du. Artista horiek Parisera bidaiatu zuten eta Frantziako inpresionismoaren modernitatearen eta abangoardien ideiak eurenganatu zituzten.

Bilboko bi erakundeen lankidetzari esker, erakusketa garrantzitsu horretan Athletic Clubek jabetzan duen koadro bat dago, eta erakusketa bisitatu nahi duten Klubeko bazkideek deskontu-promozio bat dute eskura.