undefined

Pixkanaka normaltasunera itzultzen

Pixkanaka normaltasunera itzultzen

Iraia Iturregiren jokalariak RCD Espanyolen igandeko bisita prestatzen ari dira, jokalarien erdiek derrigorrezko isolamendu epea pasa ostean

Emakumezkoen lehen taldea taldea dagoeneko entrenatzen ari da RCD Espanyolen aurkako partidari begira. Badajozen berdindu ondoren, lehoiek ezin izan zuten Bartzelonaren aurkako 17. jardunaldia etxean jokatu, ezta Sevillara bidaiatu ere, bigarren itzulia Betisen aurka hasteko.

Isolamendu prebentzio-aldia igaro ondoren, Iturregik jokalari gehienak ditu, Ainhoa Moraza* izan ezik; izan ere, bere etxean dago, osasun-egoera onean, COVID-19agatik positibo eman baitzuen joan den igandean, urtarrilaren 24an. Morazaren bajaz gain, Ane Azkona, Erika Vazquez eta Jone Ibañez ez dira izango deialdian; azken horrek mina baitu kuadrizepsean.

Joan den astean oso jokalari gutxirekin entrenatu ondoren, RCD Espanyolen aurkako partida ez ezik, asteazkenean Matapiñonera zelaian (San Sebastian de los Reyes) jokatuko den Madril CFFren aurkako partida ere prestatzen ari da taldea.

*Kaltetuak baimena eman dio Athletici bere nortasuna jakinarazteko.