

Athletic Cluben profil ofizialek (Twitter, Facebook, Instagram, YouTube, TikTok eta Sina Weibo) jarraitzaileekin izandako interakzioen errekorra zenbatu zuten urtarrilean.
Blinkfire Analyticsek emandako datuen arabaera – Ligak lehiaketako klub guztien errendimendu digitala aztertzeko erabiltzen duen tresna –, Athletic Cluben kanal ofizialek 7.645.945 interakzio izan zituzten urtarrilean, maximo historikoa, tresnak informazioa jasotzen duenetik (2015).
Gainera, klubaren kontu ofizialak ia 100.000 jarraitzailetan hazi ziren, 2.800.000 followerren langara hurbilduz, Instagrameko emakumezkoen taldearen kanala kontuan hartu gabe.
2021eko Superkopan lortutako garaipenak (Andaluziako Lauko Finalean) eta Marcelino Garcia Toralek zuzendutako talde tekniko berriak markatutako hilabete batean, Athletic Clubeko kanal ofizialek taldearen gaurkotasun osoa ia 3.000 postetan hurbildu zieten jarraitzaileei sare ezberdinetan. Horien arteko zaleekiko elkarreraginak Athletic LaLigako rankingaren laugarren tokian kokatzea lortu du, Bartzelona, Real Madril eta Atletico Madrilen atzetik.
Ikus-entzunezkoaren aldeko apustu irmoak ere erantzun erraldoia izan du, kanal ofizialetako bideo bistaratze kopuruarekin. Klubeko zifra errekorrek (19,6 milioi) Athletic hirugarren postuan kokatu dute urtarrilean bideoen bistaratzeei dagokienez, Bartzelonaren eta Real Madrilen atzetik. Athleticen ondoren, Atletico Madrilek (12,6M), Sevillak (9,6) eta Realak (6,2M) bistaratze izan dituzte.



San Mameseko eskailera mekanikoen proiektuaren lizitazioa
Kluba
Athletic Clubek obra zibilari eta instalazioei dagozkien lanak esleitzeko izapideak hasi ditu, bai eta eskailera mekanikoen fabrikazioari, hornidurari, instalazioari eta mantentze-lanei dagozkienak ere


San Mames, gaixotasun arraroekin bat
Kluba
Morez argiztatu da otsaileko azken egunean ospatzen den munduko jardunaldi honetan


Elizegi: “Athletic txapeldun batekin amets egiten dugu”
Kluba
Athleticeko presidenteak Ezohiko Batzar Nagusiari buruzko balorazioa egin du: “Bazkideen konfiantza sentitu dugu, baina baita gauzak hobetu behar ditugula ere”


Zuzenean: Aitor Elizegiren prentsaurrekoa
Kluba
Streaming bidez jarraitu Athletic Clubeko presidenteak atzoko Batzar Nagusiaren inguruan egingo duen agerraldia


Batzarra: bozketen emaitzak
Kluba
Hauek dira bazkide konpromisarioen artean bozkatu diren Ezohiko Batzar Nagusiaren Gai-zerrendako hiru puntuen emaitzak


Presidentearen hitzaldia Ezohiko Batzarrean
Kluba
Aitor Elizegiren hitzak Athletic Clubeko Ezohiko Batzar Nagusiaren irekieran


Ezohiko Batzar Nagusia eratu da
Kluba
347 bazkide konpromisario telematikoki konektatu dira 10:00etan, beraz Gai-zerrendako puntuak garatzen hasi dira


Zuzenean: Ezohiko Batzar Nagusia 2020
Kluba
Streaming bidez jarraitu batzarrean eztabaidatuko den gai zerrenda


Kuotei buruzko galderak eta erantzunak
Kluba
Athletic Clubek datorren igandean Ezohiko Batzar Nagusian egingo duen kuoten proposamenaren inguruko zalantza ohikoenei buruzko informazioa


Akordioa Athleticen gizonezkoen lehen taldearekin
Kluba
Jokalarien soldataren borondatezko bigarren murrizketa hamar hilabetean