

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeak, erakundearen finantza-egoerak, osasun-krisiak klubaren jardueran izan dituen eraginak eta bazkide kopromisarioek helarazi dizkioten hausnarketa-proposamenak aztertu ondoren, 2020/2021 denboraldirako aurrekontuen aurreikuspen berria aurkeztuko du otsailaren 21eko Ezohiko Batzarrean.
Jarraian, aurrekontu-proposamen berriaren elementu esanguratsuenak azalduko dira. Proposamen horren azterketa sakona egingo da Batzarrean, bai eta bazkideen ekarpenak eta hura egiteko kontuan hartu diren aldez aurreko gogoetak azaldu ere.
- Kudeaketa arrunteko gastuak murriztu egiten dira kudeaketa-doikuntza handiagoengatik.
- Kirol-langileen kostuek goranzko aldaketak bereganatzen dituzte, teknikari talde berria kontratatzearen, kirol-lorpenak lortzeagatiko sarien sortzapenaren eta kirol-plantilla profesionalaren kontratuetan izandako aldaketen ondorioz.
- Superkopako titulua lortzeari esker, kirol-lehiaketetako diru-sarrerak handitu egin dira.
- Ez dira bazkide-kuotak diru-sarreratzat hartuko.
Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeak Batzarraren esku utzi nahi du 2021eko bazkide-kuota ez kobratzearen hausnarketa, hau da, “Bazkide-kuoten sarrerak” atala zero eurokoa izatea. 21-22 denboraldiaren hasieratik estadioetara jendea joan daitekeela dioen hipotesian oinarritzen da proposamena. Nolanahi ere, pandemiaren bilakaerari buruzko benetako egoerak aurreikustea ezinezkoa denez, 21-22 denboraldian ere jenderik ez badago edo edukiera mugatua badago, egokituko litezkeen konpentsazioak 2021eko Ohiko Batzarrean proposatuko dira, 2022ko bazkide-kuoten kobrantza erregularizatuz.
Aurreko guztiaren ondorioa 9,4 milioi euroko inpaktu negatiboaren gehigarria da, honela banatuta:
- 7,4 milioi euro, Covid galeratzat hartzen diren bazkiden kuotak ez kobratzeagatik, emaitza garbiaren aurka joango liratekeenak.
- 2 milioi euro gainerako kontzeptuengatik, dauden horniduren aplikazio handiagoa dakartenak.
Oharra: Covid galerak osorik kontabilizatzen dira ekitaldiko emaitzetan, abenduaren 22ko 1162/2020 Errege Dekretua aplikatuz. Errege Dekretu horrek baldintza bereziak ezartzen ditu kirol-sozietate anonimoei buruzko uztailaren 16ko 1251/1999 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian arautzen den abalak konpentsatzeko araubidea aplikatzeko, eta, beraz, aukera ematen dute luzarorako horniduren erabilera babestu eta Klubaren etorkizuna bermatzeko.
(*) Hala nahi duten bazkide konpromisarioek (azken Batzarrerako ezarritako edukiera mugatuko neurriekin jarraituz) aldez aurretik informazioa jasotzeko bilera batean izena eman ahal izango dute, eta gaur jakinaraziko zaie posta elektronikoz.
*Bozkatuko diren Gai-Zerrendako puntuei buruzko dokumentazioa eskuragarri dute bazkideek webguneko Txokoan.


AC Museoaren produktu sorta berria
Kluba
Gozatu gure Athletic Club Museoarentzat esklusiboki diseinatutako objektu artistiko jasangarrien katalogoaz


San Mameseko eskailera mekanikoen proiektuaren lizitazioa
Kluba
Athletic Clubek obra zibilari eta instalazioei dagozkien lanak esleitzeko izapideak hasi ditu, bai eta eskailera mekanikoen fabrikazioari, hornidurari, instalazioari eta mantentze-lanei dagozkienak ere


San Mames, gaixotasun arraroekin bat
Kluba
Morez argiztatu da otsaileko azken egunean ospatzen den munduko jardunaldi honetan


Elizegi: “Athletic txapeldun batekin amets egiten dugu”
Kluba
Athleticeko presidenteak Ezohiko Batzar Nagusiari buruzko balorazioa egin du: “Bazkideen konfiantza sentitu dugu, baina baita gauzak hobetu behar ditugula ere”


Zuzenean: Aitor Elizegiren prentsaurrekoa
Kluba
Streaming bidez jarraitu Athletic Clubeko presidenteak atzoko Batzar Nagusiaren inguruan egingo duen agerraldia


Batzarra: bozketen emaitzak
Kluba
Hauek dira bazkide konpromisarioen artean bozkatu diren Ezohiko Batzar Nagusiaren Gai-zerrendako hiru puntuen emaitzak


Presidentearen hitzaldia Ezohiko Batzarrean
Kluba
Aitor Elizegiren hitzak Athletic Clubeko Ezohiko Batzar Nagusiaren irekieran


Ezohiko Batzar Nagusia eratu da
Kluba
347 bazkide konpromisario telematikoki konektatu dira 10:00etan, beraz Gai-zerrendako puntuak garatzen hasi dira


Zuzenean: Ezohiko Batzar Nagusia 2020
Kluba
Streaming bidez jarraitu batzarrean eztabaidatuko den gai zerrenda


Kuotei buruzko galderak eta erantzunak
Kluba
Athletic Clubek datorren igandean Ezohiko Batzar Nagusian egingo duen kuoten proposamenaren inguruko zalantza ohikoenei buruzko informazioa