Ezohiko Batzar Nagusiaren Gai-zerrenda | Athletic Club
Kluba

Ezohiko Batzar Nagusiaren Gai-zerrenda

Otsailaren 21eko batzar telematikoan aztertu beharreko gaiak eta deialdi ofiziala

Ezohiko Batzar Nagusiaren Gai-zerrenda
Ezohiko Batzar Nagusiaren Gai-zerrenda
2021ko ots. 5a

Athletic Clubeko Zuzendaritza-Batzordeak, Estatutu Sozialen 20., 23. eta 54.2 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, Athletic Clubeko bazkide konpromisarioak San Mames estadioan 2021eko otsailaren 21ean, igandean, egingo den Ezohiko Batzar Nagusira deitzea erabaki du, lehen deialdian 09:45ean, eta bigarren deialdian 10:00etan, modu telematiko ez-presentzialean, bazkideen eta langileen osasuna babesteko, COVID-19aren egoera epidemiologikoaren arabera eta araudian ezarritako mugen ondorioz.

Horrekin bat etorriz, eta Enpresa-kaudimena eta energia-sektorea laguntzeko premiazko neurriei buruzko azaroaren 17ko 34/2020 Errege Lege Dekretuan eta zerga-arloan xedatutakoaren arabera, eta parte hartzen duten bazkide konpromisarioen osasunaren aldeko segurtasun- eta higiene-protokolo zorrotzenak errespetatze aldera, Batzarra aurrez aurrekoa ez den moduarekin egingo da, bideoz, bitarteko telematikoen laguntzarekin zuzenean konektatuta Batzarra egingo den tokiarekin, eta bertan Zuzendaritza-Batzordea eta teknikari laguntzaileak egongo dira.

Gai-zerrendako puntuen bozketa ere telematikoa izango da. Gainera, baliabide telematikoak erabiltzeko aukerarik ez duten bazkide konpromisarioek San Mamesen botoa aurrez aurre emateko aukera izango dute, eta horretarako hautestontziak jarriko dituzte bertan. Azken boto mota horri heltzeko, dauden murrizketak kontuan hartuta, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea. Bazkide konpromisarioek mezu elektroniko bat jasoko dute horri buruzko informazio guztiarekin.

Batzarra behar bezala eratzen denean irekiko dira bozketak, eta itxi egingo dira bozkatu diren Gai-zerrendako puntuetako hitzaldiak amaitu ondoren.

EZOHIKO BATZARRAREN GAI-ZERRENDA (2021eko otsailaren 21a):

LEHENENGOA: Zuzendaritza-Batzordearen aurreko Ekitaldi Ekonomikoaren kudeaketa onartzea, hala badagokio.

BIGARRENA: Aurreko Ekitaldi Ekonomikoaren Urteko Kontuak onartzea, hala badagokio.

HIRUGARRENA: Hurrengo Ekitaldi Ekonomikorako aurrekontua onartzea, hala badagokio.

LAUGARRENA: Galde-eskeak.

 

Erlazionatutako albisteak
BIZI AMETSA bilduma berria
BIZI AMETSA bilduma berria
2021ko mar. 5a

BIZI AMETSA bilduma berria

Kluba

Athletic Clubek produktu sorta berri bat eskaintzen du Kopako finalak jokatu arte

Ikusi gehiago
AC Museoaren produktu sorta berria
AC Museoaren produktu sorta berria
2021ko mar. 3a

AC Museoaren produktu sorta berria

Kluba

Gozatu gure Athletic Club Museoarentzat esklusiboki diseinatutako objektu artistiko jasangarrien katalogoaz

Ikusi gehiago
San Mameseko eskailera mekanikoen proiektuaren lizitazioa
San Mameseko eskailera mekanikoen proiektuaren lizitazioa
2021ko mar. 2a

San Mameseko eskailera mekanikoen proiektuaren lizitazioa

Kluba

Athletic Clubek obra zibilari eta instalazioei dagozkien lanak esleitzeko izapideak hasi ditu, bai eta eskailera mekanikoen fabrikazioari, hornidurari, instalazioari eta mantentze-lanei dagozkienak ere

Ikusi gehiago
San Mames, gaixotasun arraroekin bat
San Mames, gaixotasun arraroekin bat
2021ko ots. 28a

San Mames, gaixotasun arraroekin bat

Kluba

Morez argiztatu da otsaileko azken egunean ospatzen den munduko jardunaldi honetan

Ikusi gehiago
Elizegi: “Athletic txapeldun batekin amets egiten dugu”
Elizegi: “Athletic txapeldun batekin amets egiten dugu”
2021ko ots. 22a

Elizegi: “Athletic txapeldun batekin amets egiten dugu”

Kluba

Athleticeko presidenteak Ezohiko Batzar Nagusiari buruzko balorazioa egin du: “Bazkideen konfiantza sentitu dugu, baina baita gauzak hobetu behar ditugula ere”

Ikusi gehiago
Zuzenean: Aitor Elizegiren prentsaurrekoa
Zuzenean: Aitor Elizegiren prentsaurrekoa
2021ko ots. 22a

Zuzenean: Aitor Elizegiren prentsaurrekoa

Kluba

Streaming bidez jarraitu Athletic Clubeko presidenteak atzoko Batzar Nagusiaren inguruan egingo duen agerraldia

Ikusi gehiago
Batzarra: bozketen emaitzak
Batzarra: bozketen emaitzak
2021ko ots. 21a

Batzarra: bozketen emaitzak

Kluba

Hauek dira bazkide konpromisarioen artean bozkatu diren Ezohiko Batzar Nagusiaren Gai-zerrendako hiru puntuen emaitzak

Ikusi gehiago
Presidentearen hitzaldia Ezohiko Batzarrean
Presidentearen hitzaldia Ezohiko Batzarrean
2021ko ots. 21a

Presidentearen hitzaldia Ezohiko Batzarrean

Kluba

Aitor Elizegiren hitzak Athletic Clubeko Ezohiko Batzar Nagusiaren irekieran

Ikusi gehiago
Ezohiko Batzar Nagusia eratu da
Ezohiko Batzar Nagusia eratu da
2021ko ots. 21a

Ezohiko Batzar Nagusia eratu da

Kluba

347 bazkide konpromisario telematikoki konektatu dira 10:00etan, beraz Gai-zerrendako puntuak garatzen hasi dira

Ikusi gehiago
Zuzenean: Ezohiko Batzar Nagusia 2020
Zuzenean: Ezohiko Batzar Nagusia 2020
2021ko ots. 21a

Zuzenean: Ezohiko Batzar Nagusia 2020

Kluba

Streaming bidez jarraitu batzarrean eztabaidatuko den gai zerrenda

Ikusi gehiago