undefined

Levante UD, Kopako finalerdietako aurkaria

Levante UD, Kopako finalerdietako aurkaria

Athleticek talde valentziarraren aurka neurtuko ditu indarrak datorren astean San Mamesen eta martxoaren lehen astean Ciutat de Valencian

Athleticek Levante UD izango du aurkari 2020-21 Kopako finalerdietan. Joaneko partida datorren ostegunean, otsailak 11, jokatuko da San Mamesen (21:00etan), eta itzulerakoa, martxoaren 4an Ciutat de Valencian (21:00etan).

Talde valentziarra finalerdietara heldu da lehen kanporaketan Racing Murcia Fc (0-5) gainditu ostean, Club Portugalete (1-2) bigarren kanporaketan, Fuenlabrada final-hamaseirenetan – penaltietan irabazi ondoren bana bukatu zen partidan-, Valladolid final-zortzirenetan (2-4), eta Vila-real Cf final-laurdenetan, luzapeneko azken minutuan erabaki zen partidan. Paco Lopezek zuzentzen duen taldea bederatzigarren postuan dago gaur egun Lehen Mailan, 26 punturekin, hamaikagarren postuan dagoen Athleticek baino bi puntu gehiagorekin.

Hauek izan dira zozketako bi finalerdiak:

  • Athletic Club – Levante UD
  • Sevilla FC – FC Barcelona