undefined

133 bandera, Athleticen euskarri

133 bandera, Athleticen euskarri

Gure peñen estandarteak San Mameseko harmailetan jartzen jarraitzen dugu; gehiago egongo dira Levanteren aurka

Athletic Clubeko zaleen bihotza San Mamesen dago. Peña zuri-gorrien banderak eta pankartak jartzeko ekimenak babes handia izan du eta Ekialdeko Tribuna apaintzeko balio izan du. Gune horren eta 110aren artean, 133 bandera kokatu dira zuri-gorrien zelaian.

Bandera gehiago iristen ari dira Bazkidearen Bulegora, eta hurrengo partidetan ere jarriko ditugu, Athletic Clubek dituen letren gainean. Levanteren aurkako finalerdirako estandarte-kopurua handitu egingo da, eta partida horretan, noski, jarraitzaileak faltan botako ditugu. Oso gogoan dugu iaz Granadaren aurka bizi izan genuen giroa.