

90 urte bete dira Athletic Clubek eta LaLigak mugarri historiko bat bizi izan zutela. Gaurko egunez 1931. urtean, Frederick Pentland entrenatzaile ingeles ospetsuak zuzentzen zituen lehoiek 12 eta 1 irabazi zioten Bartzelonari San Mamesen. Gaur egun txapelketako historiako gol festarik handiena izaten jarraitzen du emaitza horrek.
Athleticek, 30eko hamarkadaren lehen erdian Ligako lau titulu eta Kopako beste hainbeste lortu zituenak, ez zuen errukirik izan Kataluniako taldearen aurka, eta lehen zatiaren amaieran 6 eta 1 irabazten zihoan. Golegile handienetako bat Agustin Sauto Arana ‘Bata’ izan zen, zuri-gorrien 12 goletatik 7 sartu zituena.
Momentuko kroniken arabera, Bartzelonak hamar jokalarirekin jokatu behar izan zuen 11. minututik, Martiren lesioa zela eta (zutoin batekin talka egin ondoren, zelaitik erretiratu behar izan zuen), eta horrek talde katalana gutxiagotasunean utzi zuen, garai hartan ez baitzegoen aldaketarik egiteko aukerarik.
Athletic Clubeko hamaikakoa Ispizuak, Castellanosek, Urkizuk, Garizurietak, Muguerzak, Robertok, Lafuentek, Iraragorrik, Batak, Chirri II.ak eta Gorostizak osatzen zuten.
Argazkia: AC Museoa


Laburpena I Levante UD 1-1 Athletic Club (LaLiga 25. J)
Lehen taldea
Partidak bi penalti izan zituen, bat talde bakoitzarentzat, eta bana amaitu zen


“Garaipena merezi izan dugu”
Lehen taldea
Marcelinok, Ciutat de Valencian berdinketa lortu ondoren, bere taldeak Levanteren aurkako berdinketa baino gehiago merezi izan duela azpimarratu du


Sari eskasa berdinketarekin
Lehen taldea
Athleticek Levanteren atean etengabeko arriskua sortu arren, partida berdinketan amaitu zen, bi golak penaltiz sartuta


Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Kontsulta itzazu Ciutat de València zelaian jokatuko den LaLigako 25. jardunaldiko partidako hasierako taldeak


Marcelino: “Biharko partida bakarrik dugu buruan”
Lehen taldea
Athleticeko entrenatzailearen arabera, ostegunean berriro ere Levanteren aurka Kopako partida jokatu arren, taldeak Ligako partidan soilik jarri behar du arreta: “Partidarik hurbilena da garrantzitsuena”


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (25.J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de Valèncian jokatuko den LaLigako partidarako


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik biharko Levante-Athletic partidaren aurretik egingo duen agerraldia


Aste erabakigarria Levanteren aurka
Lehen taldea
Lehoiek, Ciutat de València zelaian jokatuko dituzten bi partidetatik lehenengoari aurre egingo diote ostiral honetan 21:00etan (25. J/LaLiga), martxoaren 4an Kopako finalerdietako itzuliaren aurretik


Zozketa: Raul Garciaren kamiseta
Lehen taldea
Parte hartu Athletic Clubeko Instagrameko kontu ofizialean eta lortu kontratua berritu berri duen jokalariaren kamiseta sinatua


“Erronkak, zenbat eta zailagoak hobeto”
Lehen taldea
Raul Garciak, Athleticekin 2022ra arte duen konpromisoa berritu ostean, “Klub honetan lehiatzeko behar den mailan egonda” jarraitzeko asmoa “beti” izan duela aitortu du