

Unai Vencedorrek eta Athletic Clubek akordioa lortu dute bi aldeak lotzen zituen kontratua bi denboraldiz luzatzeko, 2025eko ekainaren 30era arte, 40 milioiko etete-klausularekin. 20 urteko erdilari bilbotarra lehen taldean finkatu da, eta dagoeneko 19 partida jokatu ditu, horietatik 18 aurtengo denboraldian, Real Madril eta Bartzelonaren aurkako Superkopako bi partidak barne, hamaikakoan bietan.
Vencedor, Santutxutik Gazte mailako bigarren urtean Athleticera iritsi zena, aurrerapauso handiak eman ditu Lezaman. Ohorezko Mailan debut bikaina egin ondoren, Bilbao Athleticera zuzenean salto egin zuen Baskoniatik pasa gabe, eta bigarren urtean, Gaizka Garitanorekin debuta egin zuen Osasunaren aurkako partidan San Mamesen. Aurtengo denboraldian bere aukeren zain egon ondoren, zelaian ederto moldatzen dela erakutsi du, baita orainaren eta etorkizunaren balore oso sendoa dela erakutsi ere.
Futbolariak prentsaurreko telematikoa eskainiko du bihar goizean 09:45etatik aurrera Lezaman.



“Gehien pozten nauen neurketako bat da”
Lehen taldea
Marcelino Garcia Toral pozik agertu da Athleticek Granadari irabazi ostean eta bere taldearen maila azpimarratu du, Kopako hamaikakoarekin alderatuta “bederatzi aldaketa” izan baititu


Berenguerrek Granadaren aurkako garaipena sinatu du
Lehen taldea
Lantalde lorpena izan zen, 91. minutuan gauzatuta, baina Villalibreren gol bikainarekin hasitakoa


Hamaikakoak: Athletic Club-Granada CF
Lehen taldea
Kontsulta itzazu San Mamesen 21:00etatik aurrera jokatuko den LaLiga Santanderreko partidaren hasierako hamaikakoak


Lan plangintza martxoaren 14ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 14ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Athletic Club-Granada CF partidaren buletina deskargatu
Lehen taldea
Gozatu San Mamesen jokatzen diren partidetako ohiko buletinaz bertsio digital interaktiboan


Deialdia: Athletic Club-Granada CF (26. J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Granadaren aurka San Mamesen jokatuko den LaLigako partidarako


Marcelino: “Arreta guztia biharko partidan jarri behar dugu”
Lehen taldea
Athleticek Granada hartuko du San Mamesen, “gauzak oso zail jarriko dizkigun aurkaria” entrenatzailearen esanetan


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Jarraitu streaming bidez lehoien entrenatzaileak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, biharko Athletic-Granada partidaren atarian


ZOOM I Bigarren finalean sartu ginen eguna
Lehen taldea
Horrela bizi izan genuen barrutik apirilaren 17ko Kopako final handirako sailkapena, hurrengo hilabetean lehoiek jokatuko duten bigarrena.


Laburpen-bideoa | Levante UD 1-2 Athletic Club (1/2, itzulikoa)
Lehen taldea
Gozatu Ciutat de Valencian jokatutako Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidako irudirik onenetaz