undefined

Iturregi: “Garaipenari jarraipena eman nahi diogu”

Iturregi: “Garaipenari jarraipena eman nahi diogu”

Entrenatzaile zuri-gorriak 18 jokalari deitu ditu bihar Madril CFFren aurka jokatzeko, baina aurkariaren zailtasuna azpimarratu du: “txapelketako ustekabeetako bat da”

Iraia Iturregi Athletic Clubeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eskaini du taldea Madrilera irten aurretik, bihar Madril CFFren aurka jokatzeko Matapiñoneran. Ainhoa Moraza “lehiatzeko moduan” izago da, bere egoera fisikoa mantendu baitu, “etxean hamar egun baino gehiago egon arren”.

Biharko norgehiagoka aurkari zail baten aurka izango da. Entrenatzaileak azaldu duenez, Oscar Fernandezen taldeak “azken 18 puntuetatik 16 lortu ditu. Niretzat, zalantzarik gabe, txapelketako ustekabeetako bat da, eta ondo lehiatzen den taldea da, bai kanpoan, bai etxean. Jokalari azkarrak ditu goian, Valeria eta Geyse adibidez. Partida zaila espero dugu, ez bakarrik zelaiagatik, baita aurkariagatik ere. Ez dute aukera askorik behar golak sartzeko”. Asteburuan Espanyol mendean hartu ostean, “garaipenari jarraipena” eman nahi diotela adierazi du.

Deialdia:

Iraia Iturregik 18 jokalari eramango ditu Madrilera: Andere Leguina, Andrea de la Nava, Ainhoa Moraza, Garazi Murua, Naroa Uriarte, Oihane Valdezate, Nekane Diez, Maria Diaz, Yulema Corres, Marta Unzue, Oihane Hernandez, Eunate Arraiza, Sophie Istillart, Lucia Garcia, Marta Perea, Vanesa Gimbert, Leyre Monente eta Irene Oguiza.