undefined

“Valentzian ezin dugu minuturik galdu”

“Valentzian ezin dugu minuturik galdu”

Marcelino Garcia Toralek deitoratu egin du Athleticek Levanteren aurka “lehen zati kaskarra” egin izana, baina “bigarren zatiak jarraitu beharreko bidea” markatzen duela adierazi du

Marcelino Garcia Toral San Mameseko prentsa aretoan agertu da, Athleticek Levanteren aurka Errege Kopako finalerdietako joaneko partidan bana egin ostean.

Zuri-gorrien entrenatzaileak honela aztertu du neurketa: “Lehen zati kaskarra egin dugu. Berandu iritsi gara presiora eta baloiarekin motel ibili gara. Bigarren zatian nahi dugun Athletic izan gara, maila onean lehiatu gara. Maila horretara hurbilduz gero, finalean egon gaitezke”.

Nahiz eta gola jaso eta “espero genuen kanporaketan abantaila lortu ez”, Marcelinok finalerdiak aurrera ateratzea espero du: “Borrokan gaude. Bigarren zatiko gure jardunak jarraitu beharreko bidea markatzen digu. Ezin dugu minutu bat ere galdu Valentzian”.