undefined

“Garaipenak kateatu behar dira Europara hurbiltzeko”

“Garaipenak kateatu behar dira Europara hurbiltzeko”

Unai Lopezek Karrantzan erakutsitako jokoari jarraipena ematearen alde egin du, igandean Vila-reali irabazteko: “Etxean jokatuko dugu, hiru puntuek hemen geratu behar dute”

Unai Lopezek agerraldia egin du Lezamako prentsa aretoan, hedabideek egindako galderei telematikoki erantzuteko.

Erdilari zuri-gorriak taldearen “une ona” azpimarratu du, baina igandean San Mamesen jokatu beharreko partidaren arriskuaz ohartarazi du: “Lan asko egin behar dugu aste honetan. Vila-real talde zaila da eta partida borrokatua izango da”.

Taldearen asmoez galdetuta, Unai Lopezek esan du: “Europako postuetara hurbildu nahi badugu, Vila-real aurkari zuzena da. Oso garrantzitsua da igandean garaipena lortzea. Garaipenak kateatzen baditugu, sailkapenaren goialdean kokatzeko aukera izango dugu”.

Bere une pertsonalari dagokionez, Unaik “gustura eta nire buruarengan konfiantzarekin” dagoela onartu du. Taldearen inguruan, berriz: “Duela urte batzuk genuen intentsitate bera mantentzen jarraitzen dugu, baina jokoari jarraipena emateko gai izaten ari gara eta aurkariari min egiteko baloiaren jabetza hobeto aprobetxatzen dugu”.