undefined

Ezohiko Batzar Nagusia eratu da

Ezohiko Batzar Nagusia eratu da

347 bazkide konpromisario telematikoki konektatu dira 10:00etan, beraz Gai-zerrendako puntuak garatzen hasi dira

2021eko otsailaren 21eko 10:00etan, Athletic Clubeko Ezohiko Batzar Nagusia bigarren deialdian behar bezala eratutzat jo da, Estatutu Sozialen 27. artikuluak ezartzen duen moduan, bazkide konpromisarioen %10ak baino gehiagok parte harttu duelako, une horretan, guztira, 347 bazkide bertaratu baitira.

Klubeko Zuzendaritza Batzordeko kide guztiek osatzen dute Batzar Nagusiko mahaia. Aitor Elizegi jaunak eta Fernando San Jose jaunak biltzar Nagusiko presidente eta idazkari gisa jarduten dute. Azken horri dagokio, presidenteak eskuordetuta, Batzarra zuzentzea.

Gai-zerrendako puntuak honako hauek dira eta lehenengo hirurak bozkatuko dira:

LEHENENGOA: Zuzendaritza Batzordearen aurreko ekitaldi ekonomikoaren kudeaketa onartzea, hala badagokio.
BIGARRENA: Aurreko ekitaldi ekonomikoaren urteko kontuak onartzea, hala badagokio.
HIRUGARRENA: Hurrengo ekitaldi ekonomikorako aurrekontua onartzea, hala badagokio.
LAUGARRENA: Galde-eskeak.