undefined

“Garaipena merezi izan dugu”

“Garaipena merezi izan dugu”

Marcelinok Athleticek Vila-realen aurka bigarren zatian izan duen “nagusitasun argia” azpimarratu du, baina “aukera gehiago izan arren”, garaipenaren gola iritsi ez izana deitoratu du

Marcelino Garcia Toral San Mameseko prentsa aretoan agertu da, Athleticek Vila-realen aurka bana berdindu ostean, LaLiga Santanderreko 24. jardunaldian.

Entrenatzaile zuri-gorria pozik agertu da taldearen errendimendu orokorrarekin, baina bigarren zatiko “nagusitasunak eta abagune argiek” Katedralean garaipena lortzeko balio ez izana deitoratu du.

Marcelinok aitortu duenez, “taldea ez zen ondo aritu lehen minutuetan, baina suspertu egin ginen eta irabazi nahi genuela erakutsi genuen. Pena da bigarren gola lortu ez izana, bidezko garaipena izango zen guretzat”.

Entrenatzaila zuri-gorriak taldearen dinamika azpimarratu du: “Athleticek edozein talderen aurka lehiatu daitekeela erakusten du. Vila-real aurkari bikaina da, eta gehiago izan gara. Golari begira asmatu ez izanak zigortu gaitu”.