Marcelino: “Biharko partida bakarrik dugu buruan” | Athletic Club
Lehen taldea

Marcelino: “Biharko partida bakarrik dugu buruan”

Athleticeko entrenatzailearen arabera, ostegunean berriro ere Levanteren aurka Kopako partida jokatu arren, taldeak Ligako partidan soilik jarri behar du arreta: “Partidarik hurbilena da garrantzitsuena”

Marcelino: “Biharko partida bakarrik dugu buruan”
Marcelino: “Biharko partida bakarrik dugu buruan”
2021ko ots. 25a

Marcelino Garcia Toralek LaLigako 25. jardunaldiko partidaren atarian hedabideek egindako galderei erantzun zien, lehoiek Levanteren aurka Ciutat de València zelaian jokatuko duten norgehiagoka, bihar, ostirala, 21:00etatik aurrera.

Zuri-gorriek talde granotaren kontra neurtuko dituzte indarrak bihar, baita datorren ostegunean ere, Kopan, finalerdietako itzulerako partidan. Entrenatzaile zuri-gorriak aitortu duenez Valentziako taldea “denboraldiko unerik onenean” dago, baina Athletic, hark zuzentzen duen taldea, dinamika positiboan ere badago: “Taldea lehia-maila handian dago, adoretsu, ilusioz beteta eta oso ondo entrenatzen ari da”.

Entrenatzaile zuri-gorriak azpimarratu du taldeak “soilik” jarriko duela arreta biharko norgehiagokan: “Partida hurbilena da garrantzitsuena, erabat jabetu behar gara partida bat jokatuko dugula eta partida hau irabaztea izan behar dugu buruan, ez dugu haratago begiratu behar. Egunero irabazi nahi izatea pentsatu behar dugu, aurrez aurre duguna axola gabe”.

Azken norgehiagoken inguruan, Marcelinok estatistikak eta neurketa bakoitzaren xehetasunak azpimarratu ditu: “Aurkariak baino aukera gehiago sortzen ditugu, dezente gehiago. Estatistiken arabera, azken partidetan aurkariak baino gehiago merezi izan dugu garaipena, eta argi dago zenbait gauzatan hobetu behar dugula, garaipenak ez direlako iristen, baina oso pozik gaude taldearen lehia-mailarekin. Oso talde on bati aurre egingo diogula pentsatu behar dugu, baina partida hau irabazi nahi dugu”.

Gainera, ohartarazi duenez, ez dago ezusterako tarterik hainbeste aldiz eta hain jarraian aurre egin behar diozun aurkari baten aurka, eta Ligako eta Kopako partidak bereizi behar dira: “Galtzeak bakarrik kezkatzen nau, beste guztia ondo daramat. Egutegiak esaten dizu noren aurka jokatu behar duzun. Agian jokalari batzuentzat zaila da partida hau hurrengoarekin bereiztea, baina saiatu behar dugu ahalik eta gehien gure aldetik jartzen partida irabazteko, eta gero hurrengoan pentsatuko dugu”.

+
Informazio gehigarria
Erlazionatutako albisteak
Hamaikakoa: Athletic Club – Deportivo Alaves
Hamaikakoa: Athletic Club – Deportivo Alaves
2021ko api. 10a

Hamaikakoa: Athletic Club – Deportivo Alaves

Lehen taldea

Kontsulta itzazu San Mamesen 16:15etik aurrera jokatuko den LaLiga Santanderreko partidaren hasierako hamaikakoak

Ikusi gehiago
Athletic Club-Deportivo Alaves partidaren buletina deskargatu
Athletic Club-Deportivo Alaves partidaren buletina deskargatu
2021ko api. 10a

Athletic Club-Deportivo Alaves partidaren buletina deskargatu

Lehen taldea

Gozatu San Mameseko partidetarako dugun buletin digital berriaz, partidaren aurreko eduki guztiekin

Ikusi gehiago
Marcelino: “Kolpe bat jasotzen duzunean, altxatu eta ikasi egiten duzu”
Marcelino: “Kolpe bat jasotzen duzunean, altxatu eta ikasi egiten duzu”
2021ko api. 9a

Marcelino: “Kolpe bat jasotzen duzunean, altxatu eta ikasi egiten duzu”

Lehen taldea

Entrenatzaile zuri-gorria “pozik” agertu da taldearen erreakzioarekin, “lehiakorrak egiten gaituzten zenbait alde” berreskuratu ostean

Ikusi gehiago
Yeray Alvarezen eta Yuri Berchicheren mediku txostenak
Yeray Alvarezen eta Yuri Berchicheren mediku txostenak
2021ko api. 9a

Yeray Alvarezen eta Yuri Berchicheren mediku txostenak

Lehen taldea

Bi jokalariak deialditik kanpo geratu dira dituzten lesioengatik

Ikusi gehiago
Deialdia: Athletic Club-Deportivo Alaves (30. J LaLiga)
Deialdia: Athletic Club-Deportivo Alaves (30. J LaLiga)
2021ko api. 9a

Deialdia: Athletic Club-Deportivo Alaves (30. J LaLiga)

Lehen taldea

Marcelinok 21 jokalari deitu ditu bihar Alavesen aurka San Mamesen jokatuko den LaLigako partidarako

Ikusi gehiago
Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
2021ko api. 9a

Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa

Lehen taldea

Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zurigorriak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, biharko Athletic Club – Deportivo Alaves neurketaren aurretik

Ikusi gehiago
%30eko deskontuak New Balance produktuetan
%30eko deskontuak New Balance produktuetan
2021ko api. 9a

%30eko deskontuak New Balance produktuetan

Lehen taldea

Athletic Clubeko dendek 2020-21 denboraldiko entrenamendu bilduma ofizialeko produktuen prezioa jaitsiko dute gaurtik aurrera

Ikusi gehiago
Yeray Alvarezen, Yuri Berchicheren eta Peru Nolaskoainen mediku txostena
Yeray Alvarezen, Yuri Berchicheren eta Peru Nolaskoainen mediku txostena
2021ko api. 8a

Yeray Alvarezen, Yuri Berchicheren eta Peru Nolaskoainen mediku txostena

Lehen taldea

Lehenengo biek giharretako arazoak dituzte eta Peru Nolakoain kirofanotik pasako da

Ikusi gehiago
Oier Zarragaren mediku txostena
Oier Zarragaren mediku txostena
2021ko api. 8a

Oier Zarragaren mediku txostena

Lehen taldea

Jokalariari ebakuntza egin diote eta belauneko lesioa sendatzen hasi da

Ikusi gehiago
“Aurrerapauso handia eman dugu, pena akatsa”
“Aurrerapauso handia eman dugu, pena akatsa”
2021ko api. 7a

“Aurrerapauso handia eman dugu, pena akatsa”

Lehen taldea

Marcelino pozik agertu da, finala jokatu eta lau egunera, taldeak emandako erantzunarekin: “Ez zen erraza partida hau jokatzea, ondo erantzun dugu”

Ikusi gehiago