undefined

Jokalarien egoera fisikoa

Jokalarien egoera fisikoa

Andrea Sierrak eta Andrea de la Navak lesioak gainditu dituzte; Erika Vazquezek, berriz, belauneko lesioa berregokitzen jarraitzen du

Azken egunak lanpetuak izan dira zuri-gorrien erizaindegian. Joan den asteartean Ane Azkonaren itzulera iragarri zuten, eskuin belauneko lesioaren ondorioz luzez bajan egon ostean; hala ere, beste ezbehar batzuk ere izan dira, eta zenbait lehoiek ezin izan dute aste honetan taldearekin entrenatu. Hona hemen emakumezkoen taldearen parte medikoa:

  • Andrea Sierra: taldetik kanpo entrenatu da ezker hankako iskiotibialean mina duelako. Datorren astean taldearekin lan egitea espero da.
  • Andrea de la Nava: joan den asteko belauneko zaintiratu arina gainditu ostean, taldearekin lanean hasi da.
  • Erika Vazquez: taldetik kanpo berregokitzen jarraitzen du, abenduan eskuin belauneko alboko lotailua bihurritua izan ostean.