

Iraia Iturregik komunikabideek egindako galderei erantzun zien Real Betisen aurka Primera Iberdrolako 18. jardunaldiko partida atzeratuan bihar Sevillan Felipe del Vallezelaian jokatu aurretik.
Athleticeko entrenatzaileak taldea “lehiatzeko gogoz” dagoela adierazi du. Sailkapenean bizi duten egoera dela eta (12. postuan) eta otsailaren 10etik Madril CFFren aurka partida ofizialik jokatzen ez dutela kontuan hartuta, lehoiek partiden beharra dute: “Puntuak batu nahi ditugu sailkapenean igotzeko. Entrenatzaile berria izanik, lasaitasun handiagoz lan egiteko aukera eman digu horrek, baina mentalki zaila da jokalariak dinamikan sartuta edukitzea”.
Biharko partidaren garrantzia goraipatu du: “Ez dut finaltzat hartzen, baina denboraldiko partida garrantzitsuenetako bat da”. Rayo Vallecanoren eta Sporting Huelvaren aurkako hurrengo bi partiden garrantzia ere azpimarratu du: “Hiru aste hauetan, hemendik denboraldi amaierara arteko helburuak zein diren zehaztuko digute. bederatzi puntu aterako bagenitu, helburu berriak plantetuko genituzte. Hala ez bada, helburu bakarra taldea lehen mailan mantentzea izango litzateke”.
Aurkariari dagokionez, Athleticeko entrenatzaileak ez zuen Betisen egungo sailkapena espero, lehoiengandik bost puntura baitago 17. postuan sailkatua: “Betisek kalitate handiko jokalariak ditu: jokaldiak lantzea gustatzen zaio eta baloi joko ona duten jokalariak ditu. Sailkapenean dagoen posturako, talde ausarta da”.
Duela egun batzuk senda-agiria jaso ondoren, Ane Azkona, belauneko lesio larria sendatua edukita, deialdian sartu da eta partida ofizial bat jokatu dezake berriro, 2020ko martxoaren 1etik ez bezala.
18 jokalariko deialdia:
Honako 18 jokalari hauek osatzen dute zerrenda: Amaia Peña, Andrea de la Nava, Ainhoa Moraza, Garazi Murua, Naroa Uriarte, Oihane Valdezate, Nekane Diez, Maria Diaz, Marta Unzue, Oihane Hernandez, Eunate Arraiza, Sophie Istillart, Ane Azkona, Lucia Garcia, Marta Perea, Vanesa Gimbert, Leyre Monente eta Irene Oguiza.



Mariana Cerro: filialean egindako lanaren saria
Emakumezkoena
20 urteko erdilaria lehen jokalaria da Iraia Iturregiren eskutik debutatu egin duena


Euskal Selekzioaren deialdia
Emakumezkoena
Iñigo Juaristik 11 lehoi deitu ditu asteburu honetan Zubietan Basque Country International Football Cup txapelketa, hiruren arteko norgehiagoka, jokatzeko


Lehen taldeak eta filialak atseden astea izango dute
Emakumezkoena
Iturregiren taldea ez da Primera Iberdrolan lehiatuko selekzioen geldialdia dela eta, eta Pampinen taldeak atsedena izango du Reton


Emakumezkoen taldearen plangintza apirilaren 11ra arte
Emakumezkoena
Lehoiek, Santa Teresari irabazi eta taulan airea hartu ondoren, atsedena izango dute asteburuan Primera Iberdrolan.


Hiru puntu garrantzitsu Santa Teresaren aurka
Emakumezkoena
Lehoiek 2-1 irabazi diote Extremadurako taldeari Vanesa Gimberten bi golei esker


AUDIO LIVE: Athletic Club – Santa Teresa (25. J Primera Iberdrola)
Emakumezkoena
Jarraitu Lezamatik Athletic Club eta Santa Teresaren arteko Primera Iberdrolako (25. jardunaldia) partidaren zuzeneko kontaketa (audioa) 11:30etik aurrera


Athletic Club-Santa Teresa partidaren buletina deskargatu
Emakumezkoena
Disfruta del habitual boletín de los partidos en Lezama con todos los contenidos previos al encuentro


“Bihar irabazteak asko emango liguke sailkapenean”
Emakumezkoena
Iraia Iturregik 21 jokalari deitu ditu bihar Santa Teresa Badajozen aurka jokatuko duen partidarako


Beste aurkari zuzen baten bisita Lezaman
Emakumezkoena
Bihar lehoien apirileko lehen aurkaria izango den Badajozko Santa Teresak ez du inoiz punturik lortu Lezaman


Nekane Diezen mediku txostena
Emakumezkoena
Aurrelariak ezin izan zuen UDG Teneriferen aurka parte hartu, eta igande honetan Santa Teresaren aurka ezingo du jokatu arazo muskular bat duelako