undefined

“Garaipena merezi izan dugu”

“Garaipena merezi izan dugu”

Marcelinok, Ciutat de Valencian berdinketa lortu ondoren, bere taldeak Levanteren aurkako berdinketa baino gehiago merezi izan duela azpimarratu du

“Garaipena merezi izan dugu”. Sendo eta ziur agertu da Marcelino Garcia Toral Athleticek Levanteren aurka bana berdindu duen partidaren osteko agerraldian. Entrenatzaile asturiarrak goibel agertu da ere Ligako 25. jardunaldia ireki duen neurketako hiru puntuak eskuratu ez izanagatik: “Garaipenak ez zigun ihes egin behar. Talde batek beste batek baino gehiago egin duela uste dut. Oro har, pozik nago, baina iristen zaigun apurrean akatsak ditugu, eta goian ez daukagu beharrezko zorterik”.

Athleticek egindako akatsen inguruan, berdinketan erabakigarriak izan direnak, Marcelino oso zorrotza izan da: “Erregularrak eta lehiakorrak izateko ezin zaigu horrelakorik gertatu. Lehen golean egindako bi akats erraz hauek, menderatuta geneukan partida batean, ezin dira gertatu. Ekintza bakoitzari garrantzi handiagoa eman behar diogu eta kontzentrazioa handitu”.

Athleticek puntu bat eskuratu du Levanteri egindako bisitan, datorren ostegunean errepikatuko den neurketa, Errege Kopako finalerdietako itzuleran: “Orain atsden hartu behar dugu eta hurrengo neurketan pentsatu. Bi norgehiagoka erabat ezberdinak izango dira”.