undefined

Laburpena I Levante UD 1-1 Athletic Club (LaLiga 25. J)

Laburpena I Levante UD 1-1 Athletic Club (LaLiga 25. J)

Partidak bi penalti izan zituen, bat talde bakoitzarentzat, eta bana amaitu zen

Levanteren eta Athleticen arteko berdinketaren laburpena, Ciutat de Valencian jokatutako 25. jardunaldiko partidan.

Une oro jaun eta jabe izan arren eta gola sartzeko aukera ugari izan arren, zuri-gorriek puntu bakarra lortu zuten ostiral gaueko neurketan. Levantek aurrea hartu zuen Rogerrek 33. minutuan penaltiz sartutako golari esker, baina Rauk Garciak hamaika metroetatik ere berdindu zuen partida, bigarren zatiko hamargarren minutuan.