undefined

“Dena emango dugu”

“Dena emango dugu”

Marcelinok azpimarratu duenez, “jokalarien motibazioa itzela da. Une historiko baten atarian gaude klubarentzat: urtebetean hiru final jokatu ahal izatea”

Marcelino Garcia Toral Lezamako prentsa aretoan agertu da bihar Levanteren aurkako finalerdietako partida erabakigarriaren atarian. Entrenatzaileak aldageletako giroa azpimarratu du: “Taldea animatuta, alai eta irabazteaz konbentzituta dago. Irabazteak bakarrik balio digu eta dena emango dugu horretarako .

Entrenatzaile zuri-gorriak partida “luzea eta zaila” espero du “lehen aldiz finalera iristea lortzen badu historiara pasa daitekeen” talde baten aurka. “Baina guk ere historia egin dezakegu”, dio Marcelinok: “Horren jakitun gara. Urtebetean hiru final jokatzea gutxitan egin daiteke, eta taldearen motibazioa itzela da”.

Marcelinok “ezustekorik gabeko neurketa” espero du: “Levantek proposamen ezberdinekin aurre egingo dio partidari eta ondo egingo du, aurreko bi norgehiagoketan erakutsi duen bezala. Partidaren irakurketa zuzena egin behar dugu, anbizioa, nortasuna eta izaera ez zaizkigu faltako”.