undefined

“Harro egoteko modukoa da lagun talde honekin lehiatzea”

“Harro egoteko modukoa da lagun talde honekin lehiatzea”

Raul Garciak “taldeak egiten duen horretan duen fedea” azpimarratu du Levanteren aurka Kopako finalerdian lortutako garaipenaren ostean

Bere ohiko lasaitasunarekin, baina 2020-21 Kopako finalista izatearen irribarrearekin agertu da Raul Garcia Ciutat de Valènciako prentsa aretoan, Athleticek Levante UD taldearen aurka irabazi ostean. Zuri-gorriak banakoa sartu du gaurkoan, penaltiz, eta horrela baloratu du lehoien garaipen handia: “Taldeak berriz ere erakutsi du egiten duen horretan duen fedea. Galtzen hasi arren, partida hau aurrera ateratzea merezi izan dugula uste dut. Levantek bere partida egin du eta zail jarri digu dena. Luzapenean gertatu behar izan du, baina pozik nago serio egon garelako, eta horregatik gaude finalean”.

Raul pozik agertu da historiara igaro den une honetaz, apirilean Kopako bi final jokatu baitira:  “Pausoz pauso joango gara eta gaur behintzat finalerako pauso honetaz gozatuko dugu. Oso pozik nago honen atzean dagoen lanagatik eta urte historikoa izatea espero dut. Harro egoteko modukoa da lagun talde honekin gainerakoen aurka borrokatzea. Taldekidearengan konfiantza handia dugu, beti laguntzeko, eta horrek ematen dizkigu emaitzak”.