undefined

ZOOM I Bigarren finalean sartu ginen eguna

ZOOM I Bigarren finalean sartu ginen eguna

Horrela bizi izan genuen barrutik apirilaren 17ko Kopako final handirako sailkapena, hurrengo hilabetean lehoiek jokatuko duten bigarrena.

Lehoiek balentria historikoa lortu zuten atzo eta bi final jokatuko dituzte apirilean (3an Realaren aurka eta 17an Bartzelonaren kontra). Levante UD gainditu zuten Ciutat de Valèncian Rogerren golari buelta emanez Raul Garciak penaltiz lehen zatian eta Alex Berenguerrek luzapenean sartutako golei esker.

Eguna emozioz betea izan zen lehoientzat, Lezamatik atera zirenetik zaleen berotasuna jaso baitzuten. Lezamako eta Zamudioko Eskoletako haurrek euren animoak helarazi zizkieten jokalariei, bai instalazioetan, bai Loiura bidean.

Athleticzale guztiek gogoratuko duten eguna bizi dugu barrutik.