

Martxoaren 8aren harira, eta Emakumeen Nazioarteko Egunearekin bat eginez, Athletic Clubek emakumezkoen kontu ofizial berria kaleratu du Twitterren. @AthleticClubFem profilean, athleticzaleek emakumezkoen atalaren gaurkotasun osoa aurkituko dute, lehen taldeari arreta berezia eskainiz: partiden kontaketa, albisteak, erreportajeak eta Athletic Club B eta harrobi zuri-gorriko gainerako taldeen emaitzak eta berritasunak.
Klubaren Twitterreko kontu generikotik bereizteak arreta pertsonalizatua eta zabalagoa eskainiko die emakumezkoen taldeei, eta, horrela, profil berriak Instagrameko (@athleticclubfem) kontuarekin bat egingo du. Primera Iberdrola osatzen duten 18 taldeen artean interakzio gehien dituen bosgarrena da gure Instagrameko kontua*.
Ligako partiden zuzeneko audioa
Kontu berri hau Twitterren estreinatzearekin batera, Athletic Clubek zerbitzu berri bat ere inauguratu du, eta, horri esker, zuzenean jarraitu ahal izango dira neskek denboraldia amaitu arte Primera Iberdrolan jokatuko dituzten neurketak. Telebista eskubideen inguruko gatazkaren ondorioz gure lehen taldearen partiden irudiak zuzenean ematea ezinezkoa denez, Athletic Clubek Youtuben duen kontu ofizialak zuzenean eskainiko du kontaketa, ahots narrazioarekink, partidak jokatzen dituzten zelaietatik. Klubaren webgunearen eta app ofizialen bidez ere jarraitu ahal izango da kontaketa, eta, hemendik aurrera, emakumezkoen taldeak Twitterren duen kontu berrian ere. Ekimena atzo hasi zen, Athletic Clubek Rayo Vallecanoren aurka lortutako garaipenarekin, Primera Iberdrolaren 21. jardunaldiko partidan, Vallecasko Kirol Hiritik.
*Instagram interakzioen ranking-a (uztailaren 1etik otsailaren 28ra)
Primera Iberdrolako taldeen kontu ofizialak
(Milaka interakziotan)
- FC Barcelona 8.485
- Real Madrid 8.406
- Atletico de Madrid 4.626
- Real Betis Féminas 879
- Athletic Club 719
- Real Sociedad 489
- Sevilla FC 268
- Levante UD 249
- Valencia CF 228
- RCD Espanyol 177



Mariana Cerro: filialean egindako lanaren saria
Emakumezkoena
20 urteko erdilaria lehen jokalaria da Iraia Iturregiren eskutik debutatu egin duena


Euskal Selekzioaren deialdia
Emakumezkoena
Iñigo Juaristik 11 lehoi deitu ditu asteburu honetan Zubietan Basque Country International Football Cup txapelketa, hiruren arteko norgehiagoka, jokatzeko


Lehen taldeak eta filialak atseden astea izango dute
Emakumezkoena
Iturregiren taldea ez da Primera Iberdrolan lehiatuko selekzioen geldialdia dela eta, eta Pampinen taldeak atsedena izango du Reton


Emakumezkoen taldearen plangintza apirilaren 11ra arte
Emakumezkoena
Lehoiek, Santa Teresari irabazi eta taulan airea hartu ondoren, atsedena izango dute asteburuan Primera Iberdrolan.


Hiru puntu garrantzitsu Santa Teresaren aurka
Emakumezkoena
Lehoiek 2-1 irabazi diote Extremadurako taldeari Vanesa Gimberten bi golei esker


AUDIO LIVE: Athletic Club – Santa Teresa (25. J Primera Iberdrola)
Emakumezkoena
Jarraitu Lezamatik Athletic Club eta Santa Teresaren arteko Primera Iberdrolako (25. jardunaldia) partidaren zuzeneko kontaketa (audioa) 11:30etik aurrera


Athletic Club-Santa Teresa partidaren buletina deskargatu
Emakumezkoena
Disfruta del habitual boletín de los partidos en Lezama con todos los contenidos previos al encuentro


“Bihar irabazteak asko emango liguke sailkapenean”
Emakumezkoena
Iraia Iturregik 21 jokalari deitu ditu bihar Santa Teresa Badajozen aurka jokatuko duen partidarako


Beste aurkari zuzen baten bisita Lezaman
Emakumezkoena
Bihar lehoien apirileko lehen aurkaria izango den Badajozko Santa Teresak ez du inoiz punturik lortu Lezaman


Nekane Diezen mediku txostena
Emakumezkoena
Aurrelariak ezin izan zuen UDG Teneriferen aurka parte hartu, eta igande honetan Santa Teresaren aurka ezingo du jokatu arazo muskular bat duelako