undefined

“Gehien pozten nauen neurketako bat da”

“Gehien pozten nauen neurketako bat da”

Marcelino Garcia Toral pozik agertu da Athleticek Granadari irabazi ostean eta bere taldearen maila azpimarratu du, Kopako hamaikakoarekin alderatuta “bederatzi aldaketa” izan baititu

Marcelino Garcia Toral oso pozik agertu da komunikabideen aurrean bere taldeak, Athletic Clubek, Granada mendean hartu duen partidaren amaieran, Berenguerrek neurketaren amaieran sartutako golari esker. Entrenatzaile zuri-gorriak bere jokalarien norgehiagoka goraipatu du: “Bederatzi aldaketa egitea eta errendimendu maila hau ematea oso zoriontsu egoteko modukoa da. Taldea oso solidarioa izan da eta gehien pozten nauen partidetako bat da. Jokalari hauek lantzen duten guztiagatik eta egunez egun egindakoagatik jaso dute saria. Merezi dute”.

Jorge Molinak azken ordu laurdenean lortutako berdinketa eta gero, zail jarri zaio neurketa Athletici, baina Berenguerrek, une gozoan, luzapenean sartutako golak hiru puntuak etxean utzi ditu. Marcelinok nafarraren sasoia nabarmendu du: “Jokalaria bolada oso onean dago, atea ostadarra bezala ikusten baitu. Konfiantza eta erabakitasun hori ditu bere jokaldiak biribiltzeko. Berarentzat oso ona da eta taldearentzat are hobea. Oso pozik gaude erakusten ari den errendimenduagatik eta eraginkortasunagatik”.

Aste biribila Athleticentzat Kopako finalera sailkatu eta Ligako hiru puntuak eskuratu ondoren. Orain, hurrengo neurketak Wanda Metropolitanora eramango ditu lehoiak. Bertan Atletico Madrilen aurka jokatuko dute, Ligako liderraren aurka, asteazkenean: “Irabazteko asmoarekin goaz. Partida erakargarria da guretzat eta hiru puntuak lortzeko mailarik onena erakusten saiatuko gara. Hori egiteko gai bagina, Europako postuetarako borrokan jarriko gintuzke”.