undefined

“Edonori irabazi diezaiokegu”

“Edonori irabazi diezaiokegu”

Marcelinok Athleticen asmoen berri eman du: “Gauzak zail jarriko dizkiogu Atleticori”

“Gauzak zail jarriko dizkiegu”. Marcelino Garcia Toral argi hitz egin du bihar Athletic Clubek Atletico Madrilen aurka Wanda Metropolitanon jokatuko duen norgehiagoka aztertzeko orduan. Lehoiek aurrean izango duten aurkari “zailaz” jabetuta, bere taldeak partidari aurre egiteko modua ez duela aldatuko azpimarratu du ere: “Guk ez dugu gure jokatzeko era aldatuko. Ideia bat dugu eta horrela ondo doakigu. Jokalariak ziur daude edozein aurkari gailendu dezaketela”.

Biharko norgehiagokak Athleticen interesentzat garrantzi handia duten hiru puntu izango ditu jokoan. Lehoien eta madrildarren artean atzeratutako neurketan garaipena lortuz gero, zuri-gorriek aurrerapauso garrantzitsua emango lukete helburu berrien alde: “Guretzat sailkapeneko goiko postuetara hurbiltzea suposatuko luke. Hiru puntu garrantzitsu eskuratuko genituzke eta Europako borrokan egoera oso interesgarrian jarriko gintuzke. Helburu eta ilusio bihur daiteke jardunaldiek aurrera egin ahala”.

Nahiz eta Athletic sasoi onean egon, aldeko emaitza izatea bihar ez da lan erraza izango Marcelinoren gizonentzat, Ligako lehen sailkatuaren aurka izango baita biharko lehia. Hori bai, entrenatzaile asturiarrak argi dauka zer egin behar duen bere taldeak hori lortzeko: “Oso partida biribila egin behar dugu. Joko maila handia erakusten ari gara, eta ez dago zalantzarik Atletico Madrili irabaztea lehiarako gaitasun handia berrestea litzatekeela. Liderraren aurkako partida jokatzeak beste gauzak baztertzeko adina pizgarri biltzen ditu”.