“Taldeak gehiago merezi izan du”
Marcelino uzkur agertu da Athleticek Wandan Atleticoren aurka galdu ostean: “Pozik noa taldearen errendimenduarekin, triste emaitzarekin”
Marcelino Garcia Toralek agerraldia egin du Wanda Metropolitanoko prentsa aretoan, Athleticek Atletico Madrilen aurka 2-1 galdu ostean.
Emaitza txarra izan arren, entrenatzaile zuri-gorria harro agertu da bere taldearen lanarekin: “Asko eginda, tamalez, ezin izan dugu iderraren aurrean punturik lortu”.
“Pozik noa taldearen errendimenduarekin, baina triste emaitzarekin. Oso eraginkorrak dira, eta horrela erakutsi dute eman dizkiegun aukera apurrekin”, onartu du Marcelinok.
Neurketaren garapenari dagokionez, hala aztertu du entrenatzaile zuri-gorriak: “Lehen denbora ia perfektua egin dugu, baina berdinketa lortu dute aldageletara gindoazenean. Bigarren zatian ondo sartu gara, baina penaltia eta gola atzean ondo ixteko eta emaitzari eusteko abantaila eman die. Sari gehiago merezi izan dugu, baina ez da posible izan”.
Erlazionatutako partidak
Atlético de Madrid - Athletic Club

