undefined

Marcelino: “Ligan jarri behar dugu arreta”

Marcelino: “Ligan jarri behar dugu arreta”

Entrenatzaile zuri-gorriak lehentasuna eman nahi dio Ligako txapelketari Balaidosera bisita egin aurretik, eta bertan hiru puntuak lortzea espero du

Marcelino Garcia Toralek Lezaman egin du agerraldia gaur goizean, RC Celta eta Athletic Cluben arteko norgehiagokaren bezperan. LaLiga Santanderreko 27. jardunaldiko partida (bihar, 14:00etan) lehoientzat asteazkeneko emaitza negatiboa atzean uzteko aukera bat izango da, eta hori lehentasunezkoa da entrenatzaile asturiarrarentzat: “Porrot batetik gatoz eta egoera aldatu eta garaipena lortu nahi dugu. Orain LaLigan jarri behar dugu arreta. Kopa oso urrun dago, eta badirudi partida horretan bakarrik pentsatzen ari garela eta arreta guztia hurrengo partidan jarri behar dugu. Puntuak batu eta partidak irabazi behar ditugu”.

Marcelinok bere taldeak ematen dituen gol egoera urrien amaiera txarraz galdetuta, entrenatzaileak aitortu du taldea ildo onean ari dela lanean xehetasun horiek konpontzeko: “Begi bistakoa da zenbait akats ditugula konpontzeko eta hobetzeko. Defentsaren ikuspegitik fidagarriak bagara, arreta eta sendotasuna areagotuz, aurkariak ez du beti asmatuko. Helburua esparru horretan lanean jarraitzea da, aurkariek azken partidetan egiten ari diren bezain aukera gutxi sor gaitzaten”.

Bihar, sailkapenean puntu kopuru bera duen aurkari baten aurka arituko dira lehoiak. Celta, “kalitate handiko” jokalariak dituen talde bat da eta Athletic Clubek aldaketak egingo ditu partida pilaketaren ondorioz: “Zama handia daramagu eta nekea dela eta aldaketak egingo ditugu. Kasu askotan kontuz ibili behar dugu. Partida baino lehen entrenatuko gara eta erabaki egokienak hartuko ditugu minutu pilaketagatik arriskuak saihesteko asmoz, baina aldi berean Celtari irabazteko hamaikako onena ateratzea pentsatuz. Bia alderdiak ondo lotu behar ditugu, bihar hiru puntu gehiago lortzeko”.