
“Berdintasuna nagusi izan da 90 minutuetan”
“Berdintasuna nagusi izan da 90 minutuetan”
Marcelino Garcia Toralen ustez, “bidezkoa” izan da Balaidosen Celtaren aurkako berdinketa: “Partida kontrolpean izan dugu, baina erasoan ez gara zehatzak izan”
Marcelino Garcia Toral Balaidoseko prentsa aretoan agertu da Celtaren eta Athleticen arteko berdinketaren ostean. “Emaitza ezin da bidegabetzat jo. Berdintasuna izan da nagusi neurketa osoan zehar”, uste du zuri-gorrien entrenatzaileak.
Partidaren garapenari dagokionez, honela laburbildu du Marcelinok: “Partida kontrolpean izan dugu une oro, eta goi presiora joan gara ahal izan dugunean, baina haiek ere atzera egitera behartu gaituzte. Agian egoera abantailatsuetan ez gara zehatzak izan, baina taldearen jarrera oso ona izan da”.
Zuri-gorrien entrenatzaileak datorren asteko derbia izan du hizpide: “Atseden hartzeko eta Eibarren aurkako partida ondo prestatzeko denbora dugu orain”.
Erlazionatutako partidak
RC Celta - Athletic Club

