
Lezama |
Julen Agirrezabalaren berritzea 2025era arte
Julen Agirrezabalaren berritzea 2025era arte
Antiguokotik gazte aroan heldutako filialeko atezainak Athletic Clubekin duen kontratua luzatu du
Athletic Clubek Julen Agirrezabala atezaina berritu du 2025eko ekainera arte. Hortaz, donostiarrak Lezamarekin duen lotura luzatu du, duela hiru denboraldi Antiguokotik gazte aroan iritsi ondoren.
Agirrezabala (20 urte) bere lehen denboraldia betetzen ari da Bilbao Athleticen, eta 17 partidetatik 11 jokatu ditu eta bi penalti gelditu. Iaz 19 partida jokatu zituen CD Basconian.