
Vesga: “Eibarri irabaztea bakarrik dugu buruan”
Vesga: “Eibarri irabaztea bakarrik dugu buruan”
Athleticeko erdilariak onartu du larunbatean San Mamesen garaipena lortzea”garrantzitsua” izango litzatekeela “apirilera ondo iristeko”, bi finaletarako prest egoteko
Mikel Vesgak hedabideen galderei erantzun die larunbatean (14:00etan) SD Eibarren aurka jokatu aurretik, San Mamesen, Ligako 28. jardunaldiko partidan.
Nahiz eta onartu duen “zaila” dela “ilusioaz ez kutsatzea Bilbon paseo bat eman eta jendearekin hitz egiten duzunean” apirilaren 3ko finala gerturatzen ari den bitartean, “orain garrantzitsuena Liga” dela esan du. “Pixkanaka joan behar dugu: lehenengo, larunbateko partida. Jakin behar dugu lehiaketa honek leku batean edo bestean kokatuko gaituela, datorren denboraldiari begira. Eibarri irabaztea besterik ez dugu buruan, eta hori garrantzitsua izango litzateke apirilera ondo iristeko”.
Aurkariaren zailtasunaz galdetuta (sailkapenean 19. postuan dago), Vesgak partida gogorra aurreikusten du: “Norgehiagoka oso borrokatua ikusten dut, gure bertsiorik onena atera beharko dugu partida biribila egiteko. Haiek jokoan duten guztia jakinda, oso partida zaila jarriko digute. Presio handia egiten duen taldea da: horrek gauzak zailtzen dizkigu. Haien zelaian jokatzen saiatu behar dugu, eta sendo egon partidaren berotasuna igotzen denean”.
Taldearen egoerari dagokionez, “animoz ondo” dagoela esan du, baina “garaipenak lortzea kostatzen ari zaigu”. Erdilariak honako hau gehitu du: “Xehetasun txiki horiek konpontzen ditugunean, oso talde sendoa izango gara. Larunbateko puntuak oso garrantzitsuak dira sailkapenean igotzeko”.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - SD Eibar

