undefined

Cafes Baque, Athleticen kafea

Cafes Baque, Athleticen kafea

Bizkaiko enpresak babesa emateko akordioa sinatu du Athletic Clubekin eta, gainera, Fundazioarekin bat egin du Bazkide Estrategikoa izateko

Cafés Baquék eta Athletic Clubek babes-akordioa sinatu berri dute Ibaiganen, eta horren bidez Cafés Baqué Athletic Clubeko kafe ofiziala izango da 2023-2024 denboraldia amaitu arte. Halaber, Cafés Baquék Fundazioarekin bat egin du Bazkide Estrategikoa izateko. Hortaz, enpresak bere egiten du Athletic Club Fundazioak gizarte hobe baten alde hartutako konpromisoa, eta bat egiten du Fundazioak gizarte-, kultura-, kirol- eta ikasketa-arloetan, prestakuntza- eta garapen-arloetan eta ingurumen-arloan garatzen dituen proiektuekin. Bi akordioak sinatzeko, Aitor Elizegi, Athletic Clubeko presidentea; Borja Gonzalez, Negozio eta Berrikuntza Arloko zuzendaria; Jon Vazquez Eguskiza, Fundazioko zuzendari Nagusia; eta Cafés Baquéren aldetik, Iñigo Gutierrez, Marketineko zuzendaria izan ziren.

Cafés Baqué 100 urte baino gehiagoko historia duen familia enpresa da. Euskadin oso sustraitua dago, ostalaritza arloan liderra da eta egoitz Iurretan du. Cafés Baqué-n, urtean 3 milioi kilo kafe baino gehiago txigortzen dira, eta egunero 300.000 kafe-katilu baino gehiago edaten dira. Enpresak tradizioa, berrikuntza eta iraunkortasuna uztartzearen alde egiten du, bezeroei ahalik eta kalitate handiena eskaintzeko asmoz, bai partikularrei, bai ostalaritza eta enpresakoei.