undefined

Down Sindromearen Munduko Eguna

Down Sindromearen Munduko Eguna

Athletic Clubek eta Fundazioak #CalcetinesDesparejados kanpainarekin bat egin dute Genuineko lau futbolarik parte hartu duten bideo baten bidez

Down Sindromearen Munduko Egunean, Athletic Clubek eta Fundazioak #CalcetinesDesparejados kanpainarekin bat egin nahi izan dute. Kanpaina horrek, azken urteotan martxoaren 21ean egiten den bezala, inklusioa sustatu eta edozein pertsonaren arteko desberdintasunak normalizatu nahi ditu. Sare sozialetako ekimenaren jatorria galtzerdien eta kromosomen – Down sindromea duten pertsonak gehigarri batekin jaiotzen dira – arteko antzekotasuna da, eta egunean zehar bi galtzerdi desberdin janztean datza. Bideoan, Genuine taldeko Josu, Alvaro, Inazio eta Aitor jokalariek eta haien gurasoek hartu dute parte.