
Euskal Finalerako Bidea (I): Intercity CF
Euskal Finalerako Bidea (I): Intercity CF
Apirilaren 3an Realaren aurka jokatuko den Kopako finalerako ibilbidea 2019ko abenduan hasi zen Alacanten
Athletic Clubek 2021eko apirilaren lehen finalerako bidea 2019ko abenduan hasi zuen Elxeko Martinez Valero futbol zelaian. Athletic Clubek 2019-20 Kopan jokatu zuen lehen aurkaria, txapelketako formatu berrian, finalerdietara arteko partida bakarrarekin, Hirugarren Mailako Intercity CF izan zen.
Alacanteko taldeak, 2017an sortua, Elche CF taldearen zelaian hartu zituen lehoiak, zurigorriek final-hamaseirenetan Kopa edizio honetan zapalduko zuten berdegune berdinean. Txapelketaren diseinu berriaren emozioak penintsulan zale zuri-gorri gehien dituen zonaldera eraman zituen lehoiak. Horren erakusgarri, Alacanteko estadioko harmailak zurigorriz bete zituzten ehunka jarraitzaileak izan ziren. Giro aparta izan zen.
Partidan egondako Athleticeko zale guztien artean Javier Barajas nabarmendu zen, Intercity CF taldeko tresnazaina eta lehoien jarraitzaile leiala. Portugaleten jaioa, Javi Alacanten bizi da 17 urte zituenetik. Athleticek Sant Joanen taldea 0-3 garaitu zuen partida hasi aurretik (Ibai, Beñat eta Kodroren golak), Barajasek hunkituta jaso zuen Aritz Adurizen elastikoa, aurrelariak sinatutakoa.