
8.000 zapi zuri-gorri baino gehiago gure zahar-egoitzetarako
8.000 zapi zuri-gorri baino gehiago gure zahar-egoitzetarako
Athletic Clubek eta Bizkaiko Foru Aldundiak bi finalen espiritua sartu diete gure nagusiei opari hunkigarri bat emanez
Athletic Clubek eta Bizkaiko Foru Aldundiak argi dute zein den finalik garrantzitsuena: gure nagusien osasunarena. Jarraitzaile zuri-gorri leialenak Kopako bi finalen espiritutik isolatuta senti ez daitezen, eskutik helduta goaz lurraldeko zahar-egoitzetan dauden 8.000 gizon eta emakume baino gehiagoren lepoan Athletic Clubeko zapi bat Bizkaiko logoarekin jarriko duen ekintza batean. Bizi Ametsa bonbazia handian: ametsa beraiekin bizi nahi dugu. Gure euskarria eta indarra dira.
Basauriko Bizkotxalde Zahar-egoitzako lorategiak lehen zapien eskaintza antzezteko balio izan du. Ez zegoen leku hoberik Jose Angel Iribar gure izar handiarekin ekimena ezagutzera emateko, Athletic Clubera joan baitzen Basconian, herriko taldean, egindako ibilbide bikainari esker. Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusia, eta Aitor Elizegi, presidente zuri-gorria, izan dira egoiliarren artean benetako idoloa den mito zuri-gorriarekin lehen emate honetan. Mikel Martinez presidenteordea, osasun arloan pandemia lehen lerroan bizi izan duena, ekitaldian ere izan da.
Babes zuri-gorri honekin lagunduta, lehoiek La Cartujako zelaian egingo dute hegan Kopako hogeita bosgarren tituluaren bila. Espero dezagun hainbestetan eta hainbestetan kantatu duten Aliroia abestu ahal izatea!