undefined

Athletic Club Enpresen Formakuntza

Athletic Club Enpresen Formakuntza

Prestakuntza-jardunaldien programa berria San Mamesen, profesionalen gaitasunak hobetu nahi dituzten enpresentzat

Athletic Clubek Prestakuntza Jardunaldien programa aurkeztu du, bere lantaldeen zeharkako gaitasunak indartu eta hobetu nahi dituzten eta bere profesionalen talentua modu berritzailean garatzearen alde egin nahi duten enpresentzat.

Enpresetako zuzendariei eta erdi-mailako agintariei zuzendutako zenbait programarekin eta Athletic Cluben esperientzia eta balioetan oinarritutako metodologiarekin, bikaintasuna, gainditzea, lana, diziplina eta anbizioa.

Athletic Clubeko Psikologia Saileko taldeak esperientziadun trebatzaileen diziplina anitzeko talde batekin elkarlanean emango diren programak koordinatu ditu.
Enpresen Formakuntza jardunaldi bateko hainbat ikastarorekin osatzen da. Ikastaro horietan, zenbait helburu landuko dira:

LIDERGOA. Sistema-ikuspegia duten taldeak sortzen eta horietan erraz moldatzen ikastea, era guztietako helburuak lortzeko.

ALDAKETAREN KUDEAKETA. Aldaketak kudeatzen ikastea jarrerazko norabide baten bidez eta fokua zentzu baten bilaketan jarrita.

ERRENDIMENDU HANDIKO EKIPOA. Sistema-ikuspegia duten taldeak sortzen eta horietan erraz moldatzen ikastea, era guztietako helburuak lortzeko.

DENBORA ETA ESTRESA KUDEATZEA. Gure denbora eraginkortasunez eta efizientziaz kudeatzea, bai bizitza profesionalean, bai pertsonalean. Produktibitatea handitzea. Estres-mailak murriztea.
Prestakuntza-programak San Mamesen egingo dira, bere instalazio modernoak aprobetxatuz. Instalazio horiek, gainera, zelairako ikuspegiak eskaintzen dituzte, prestakuntza-jardunaldiak gogoratzeko esperientziak bihurtzeko.

Agenda osatzeko, Michelin izar bat duen Fernando Canales sukaldariak zuzenduako San Mames Jatetxea arduratuko da esperientzia gastronomikoaz,. Eguna ondo amaitzeko, San Mames eta Athletic Club Museoaren instalazioetan barrena ibilbide bat antolatu da.

Informazio gehiago:
https://contenidos.athletic-club.eus/eu/talentu-garapena

Telefonoa: 946854180

[email protected]