undefined

Artolak 2025era arte berritu du

Artolak 2025era arte berritu du

Aurrelariak 15 gol sartu ditu Bilbao Athleticekin eman dituen bi denboralditan

Athleticek Juan Artola berritu du 2025eko ekainaren 30era arte. Bilbao Athleticeko aurrelariak 15 gol sartu ditu 45 partidatan eta bi denboralditan, bere ibilbide osoa Lezaman egin ostean, Erromotik heldu baitzen alebinetan.

Artolak 21 urte beteko ditu hamaika egun barru, eta erasoaren fronte guztietan jokatzeko balioaniztasun handia erakutsi du. Ahaleginean beti diharduen futbolariak gol-ahalmen estimagarria ematen dio taldeari. Denboraldi honetan, bilbotarrak zazpi gol daramatza 19 neurketetan.