undefined

Euskal finalerako bidea (IV): CD Tenerife

Euskal finalerako bidea (IV): CD Tenerife

Kanporaketa, Yuri Berchichek luzapenean sartutako golaren ostean, penalti jaurtiketetan erabaki zen lehoien alde

Final-zortzirenak Kanarietan jokatu zituen Athleticek, Bigarren Mailako talde baten aurka, CD Tenerife. Elx penaltietan gainditu ostean iritsi ziren lehoiak uhartera.

Norgehiagoka modu eroan hasi zen, partida nolakoa izango zen iragarriz. Iago Herrerinek bigarren minutuan txartel gorria ikusi eta kaleratua izan zen. Ezkieta Nuñezen ordez sartu zen, lehoi bezala debuta eginez. Ondoren, falta jaurtiketan Williamsen eskuan jo zuen baloiak eta epaileak penaltia adierazi zuen. Joseluk aukera aprobetxatu zuen 1-0ekoa sartzeko.

Teneriferen zaleek Iñaki Williamsi babesa eman nahi izan zioten, izan ere, RCD Espanyolen etxean LaLigako partidan irain arrazistak jasan ostean iritsi zen jokalaria Kanarietara. Tenerifeko zaleek babes osoa erakutsi zuten neurketako 9. minutuan, aurrelariaren dortsalarekin bat eginez, txalo zaparrada bat eskainiz.

Arauzko denbora binako berdinketarekin bukatu zen eta lehoiek, bigarrenez jarraian, luzapenari aurre egin behar izan zioten. Etxekoak berriro aurretik jarri ziren 106.ean Dani Gomezek sareratutako penalti baten ostean eta, dena galduta zegoela zirudienean, Yuri agertu zen partida berdintzeko, areaz kanpoko jaurtiketa indartsu batekin. Athleticek bigarren kanporaketan jokatu zuen penaltiek erabakita. Ezkietak etxekoen hirugarren jaurtiketa gelditu zuen eta Moorek laugarrena huts egin zuen, lehoien sailkapena ziurtatuz.