undefined

Kopako finaleetarako spot-a

Kopako finaleetarako spot-a

“Hemen ez zauden arren… sentitzen zaitut!”. Lehoien mezua zaleei Sevillako hitzordu bikoitzaren aurretik

Athletic Clubek bere zaleei zuzendutako bideo bat atera du gaur, apirilaren 3 eta 17ko Kopako finaletako hitzordu bikoitzaren atarian. Zale athleticzale amorratuek jokalariei eskainitako ohiko animoek hartzailez aldatu dute oraingo honetan. Oraingo honetan, lehoiek euren mezuak bidali dizkiete zaleei, zoritxarrez pandemiagatik fisikoki joaterik izango ez duten finalak baino lehen.

Talde zuri-gorriaren izenean, Iñaki Williams, Unai Simon, Asier Villalibre, Yeray Alvarez, Yuri Berchiche, Iñigo Martinez, Raul Garcia, Mikel Balenziaga, Oscar de Marcos eta Iker Muniain joango dira zaleei egoera berezi honetan sentitzen dutela adieraztera.  “Hemen ez zauden arren… sentitzen zaitut!” da jokalariek Athleticentzat une historiko batean zaleei helarazi nahi dieten mezua, spot-aren azken zatian laburbiltzen dena:

Horregatik sentitzen zaitut.
Bat garelako.
Zu eta ni.
Gu garelako.
ATHLETIC GARELAKO.

Elkarrekin bizi dezagun amets hau!
BIZI AMETSA!