undefined

“Han punturik lortu ez izanak motibatu egiten gaitu”

“Han punturik lortu ez izanak motibatu egiten gaitu”

Iturregik bigarren taldeko Mariana Cerro eta hirugarreneko Jone Amezaga eraman ditu Tenerifera, 18 jokalariko zerrenda osatzeko

Iraia Iturregik bere iritzia utzi du klubeko hedabideetan, bere taldearen eta UDG Teneriferen arteko partidaren atarikoan. Entrenatzailea konfiantzaz agertu da biharko 13:00etako neurketari begira, nahiz eta azken aste honetan baja asko izan dituen.

Loiukoak azaldu duenez, lesioek bere taldearen indarrak gutxitzen dituzte Tenerifera egingo duten bisitan: “Aste honetan Lucia (Garcia), Maria (Diaz), Nekane (Diez) eta (Sophie) Istillart, txartel pilaketagatik zigortuta, galdu ditugu, baina bajak gure harrobi bikainarekin ordezkatuko ditugu”.

Iturregik lehoien une ona azpimarratu nahi izan du: “Valentziaren aurkako neurketa oso partida osoa izan zen eta horri jarraipena eman behar diogu. Taldeak zazpi puntu lortu ditu azken bederatzietatik “. Entrenatzaileak adierazi duenez, La Palmerako partidak Rayoren aurkako partidaren antza izan dezake: “Taldeak hiru jardunaldi daramatza puntuak lortzen, eta sentsazio onak izateko gai izan gara Rayoren zelaian, biharko partidaren antza izan baitezake, zelaiaren ezaugarriengatik. Kalitate handiko jokalariak dituzte, alboko erdiraketa oso onak egiten dituzte eta kontraerasoan ondo jokatzen dute, abiadura handiko jokalariekin “.

Athleticen deialdia:

18 jokalarik osatzen dute zerrenda: Amaia Peña, Andrea de la Nava, Andrea Sierra, Ainhoa Moraza, Garazi Murua, Naroa Uriarte, Oihane Valdezate, Yulema Corres, Jone Ibañez, Oihane Hernandez, Eunate Arraiza, Ane Azkona, Marta Perea, Vanesa Gimbert, Leyre Monente, Irene Oguiza, Mariana Caga (26) eta Jone Amezaga (26).