undefined

Norgehiagoka erabakigarria Irunen

Norgehiagoka erabakigarria Irunen

Bilbao Athleticek gutxienez puntu bat behar du Real Unionen aurka (bihar, 12:00etan) LaLiga Smartbankera igotzeko playoffeko azken postua lortzeko

Berebiziko neurketa Bilbao Athleticentzat Irungo Stadium Gal zelaian. Joseba Etxeberriaren taldeak Real Unionen aurka jokatuko du igande honetan, 12:00etatik aurrera, 2. mailara igotzeko ahalbidetzen duen azken txartela eskuratzeko asmoz.

Zurigorriek eta irundarrek, sailkapenean hiru puntuko aldea izanda, LaLiga Smartbankera igotzeko borrokan jarraitzeko aukera ematen duen azken postua dute jokoan, baita datorren denboraldian estreinatuko den Primera RFEF maila berrian jokatzeko aukera. Estatu osoko 40 taldek osatuko dute txapelketa berria.

Joan den asteburuan filialen derbian porrota jaso ostean, Joseba Etxeberriaren jokalariek gutxienez puntu bat lortu beharko dute II. Multzoko A azpimultzoko lehen hiru postuetan sailkatzeko. Partida amaitzean, ‘Oilarrak’ Stadium galeko partidari “berme guztiekin” aurre egin ahal izateko “jokalari guztiak ondo berreskuratzearen” garrantzia azpimarratu zuen.

Bilbao Athleticek Aitor Zulaikaren gidaritzapean dagoen Real Union izango du aurrean. Lezaman jokatutako norgehiagokan, zurigorriek eta irundarrek golik gabeko berdinketa erdietsi zuten, nahiz eta bi taldeek markagailua irekitzeko aukerak izan.

Bigarren B Mailako II. Multzoko A azpitaldearen sailkapena:

  1. Real Sociedad B – 37 puntu
  2. Amorebieta – 37 puntu
  3. Bilbao Athletic – 36 puntu
  4. Real Unión Club – 33 puntu