undefined

Bilbao Athleticek 2. mailara igotzeko borrokan jarraituko du

Bilbao Athleticek 2. mailara igotzeko borrokan jarraituko du

Bigarren B Mailako lehen fasea amaitu ondoren, Joseba Etxeberriaren mutilek LaLiga Smartbankera igotzeko aukera izango dute

Bilbao Athleticek bigarren postuan sailkatzea lortu du Bigarren B Mailako lehen fasean (SD Amorebietak ostiralean izango duen neurketa kontuan hartu gabe), eta postu horrek ematen die lehoikumeei zilarrezko mailara igotzeko lehian jarraitzeko aukera. Gainera, lehiaketaren formatu berriarekin, Azpitaldeko lehen hiru sailkatuek plaza bat ziurtatuko dute etorkizuneko 1. RFEF Mailan, baldin eta azkenean Bigarren Mailara igoko ez badira.

Datorren asteburuan ekingo dio bigarren faseari. Etapa berri honetan, Joseba Etxeberriaren mutilek II. multzoko B azpitaldeko lehen hiru sailkatuen aurka lehiatuko dira, joan-etorriko partidan, Tudelano, CD Calahorra eta asteazkenean erabakiko den hirugarren taldearen aurka: SD Logroñés edo CD Ebro.

Multzo berri honetako lehen hiru sailkatuak, taldeek lehen faseko partidako lortutako puntuen koefizientea daramatenak, igotzeko azken Play Offean sailkatzeko borrokatuko dira, eta beste hiru taldeak, berriz, 1. RFEFean jarraituko dute.

Sailkatutako taldeen koefizientea:

Real Sociedad B – 2 (20 partidetan)
Bilbao Athletic – 1,95 (20 partidetan)
SD Amorebieta – 1,95 (19 partidetan)
CD Tudelano – 1,9 (18 partidetan)
CD Calahorra – 1,9 (18 partidetan)
SD Logroñés 1,5 (17 partidetan)
CD Ebro – 1, 47 (17 partidetan)

* Estatuko laugarren talde guztien koefizientearen arabera sailkatutako laugarren onenak azken postua lortuko du igoeragatik.